Dokumentuaren akzioak
Guardia: Eguberri 2014 Tierno Infante de Belen
Guardiako Dantza Taldeak azken 50 urteetan galduta izan den dantza berreskuratu du aurtengo eguberrietan. Natibitate egunean, abenduaren 25ean, plazaratu zuten berriz gaitaz eta danbolinaz lagundutako Tierno Infante de Belén gabon-kanta eta dantza. Dantzariek, garai batean ematen zen bezala artzain modura jantzita, Santa Maria de los Reyes elizatik plazarainoko bidea egiten dute taldea bi ilaratan antolatuta, kalejiran dantzan, bertan bildutakoek dantza laguntzen duen gabon-kanta abesten duten bitartean. Dantza taldeko kideak izan dira aspaldiko tradizioa ekarri nahi izan dutenak, eta horretarako, partituratik hasi eta pauso zein jantziak berreskuratu dituzte herriko nagusien laguntzaz. Diotenez, dantza galduta bazegoen ere, gabonak iristearekin batera urtero entzuten zituzten dantza honen ingurukoak eta duela urte bete hau berreskuratzeko erabakia hartu zuten. Herriko emakume zein gizonezkoek dantzatzen zuten lehen ere eta hauen laguntza ezinbesteko izan da dantza eta partituraren berregiterako. Irudiak: Uxue Guardia. Guardia, Eguberri eguna, Guardiako Dantza Taldea, Tierno Infante de Belen, 2014-12-25.
Dokumentuaren akzioak