Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñati: Korpus 2014 aurreskua

Dokumentuaren akzioak

Oñati: Korpus 2014 aurreskua

2015/04/27 14:55

Dantzaz betetako hiru egunen bukaeran, igande arratsaldean, aurreskua edo soka-dantzarekin borobiltzen dituzte beren lanak Oñatiko Korpus dantzak plazaratzen dituzten Oñatz dantza taldeko dantzariek. 2014ko ekainaren 22ko irudiak dira honako hauk, Gorpuzti eguneko prozesio ostean, dantza guztien emanaldia egin ondoren aurreskua dantzatzen ageri dira dantzariak. Aurreskuak eta atzeskuak batera egiten duten aurkez aurke eta aurreskuak eta atzeskuak emakumeei egiten dieten agurra, zortzikoa, azken desafioa emakumeen aurrean egiten dutena, edo bukaerako fandango eta arin-arina ikus daitezke besteak beste. Irudiak: Eire Vila. Oñatz dantza taldea, Korpus dantzak, aurreskua, Korpus igandea, Oñati, 2014-06-22.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.