Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

Dokumentuaren akzioak

Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/06 11:15
DantzaBiz-ek, Bizkaiko dantza etxeak, publiko berrien sentsibilizazio programaren baitan, Dantza Eskolara! programa antolatu du 2014. urtean. Irudiotan Jauzika dantza konpainiako Arkaitz Pascuas eta Iñaki Ahedok J.R. Jimenez Ikastetxeko gazteekin egindako lana agertzen da, dantzari gazte eta profesionalen hitzekin batera. DantzaBiz, Dantza Eskolara, Jauzika 2014.
Etiketak
garaikidea
sentsibilizazioa
jauzika
iñaki-ahedo
2014
dantzabiz
arkaitz-pascuas
dantza-eskolara

Dokumentuaren akzioak

2015/03/09 12:23
Informazioa osatzeko asmoz:

Jauzika ?

Jauzika Kultur elkartea 2013ko abuztuan sortu zuten Nagore de las Cuevas, Iñaki Ahedo eta Arkaitz Pascuas-ek. Jauzika… konpainia, taldea ,kolektiboa … estruktura ireki bat da, hau da, proiektu ezberdinak sortzen ditu eta bere ateak irekitzen ditu gogoak, talentua, artea eta ideiak proiektuari gehitu nahi duenari. Dantzaren Sentsibilizaziorako ekimenak gauzatzen ditu Jauzikak eta Dantza Eskolara ! adibide bat da.

Zer izan da R+J ?
Partaideak:
      • Jauzikako 4 Dantzari.
      • Mungiako Taket Bertso Eskolako 3 Bertsolari.
      • Ramón Jimenez Ikastetxeko 30 gazte eta Irakaslegoa.
      • Jira Musikaz SL-ko 2 tekniko.

Ideia:
Publiko berria sortzea, publiko berria/aditua erakartzea, dantza konpania/talde bat nola lan egiten duen… erakustea ziren ekimenaren objetibo batzuk. Zer egin genuen? Haiekin espektakulu bat sortu zen (prozesu guzti hori bizitzeko) Literatura Klasikoa, Musika Jazz Garaikidea eta Dantza Folk lotuz. Horretarako:
      • Ikasleria bere kabuz istorioaren nondik norakoak jabetu zen eta klasean denon artean aztertu, erabaki eta nola gauzatu istorio hori adostu zen.
      • Material guztia haiek sortu zuten.
      • Ekimenaren publizitatea eta zabalkundea haiek egin behar zuten.

Emaitza:
Ikusgarria ekimenaren atal oso txikia zen. Jauzikarentzako garrantsitzuagoa izan da astero bizi izan diren dinamikak, emozioak, debateak, barreak, tentsioak, rol aldaketak…
Ikasleria bizi du nola artea landu egin behar dela ere. Eguneroko bizimoduan alternatibak daudela eta haiek bere kabuz lortu al dituztela. Beste aldetik, Irakaslegoa ikusi du (holan luzatu digu) nola ekimen hauek gazteetan alde oso alde onak dituztela eta nola eguneroko lanetan eragin ere.

Hemen luzatzen dizuegu iaz egin genuen beste ekimena: https://www.youtube.com/watch?v=0bN6ZaNh0Zg
2015/03/09 12:33
Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.