Iruñea 2019 San Saturnino: Trokeo-dantzak

2019/12/05

Trokeo-dantzak dantzatu ditu Duguna dantza taldeak San Saturnino egunean. Ospea San Fermin santuak badu ere, San Saturnino da Iruñeko patroia. Hiriko patroiari eskainitako mezaren ondoren, udaletxeko plazan bildu dira dantzariak, erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Zikloa osatzen dituzten zazpi dantzetatik lau egin dituzte:

  • Paseoa
  • Arku-dantza
  • Brokel eta ezpaten dantza
  • Zinta-dantza

San Saturnino egunez gain, uztailaren 7an eta 14ean ere dantzatzen dira trokeo-dantzak Nafarroako hiriburuan. Irudiak: Mattin Larrea. Trokeo-dantzak, San Saturnino, Iruñea, 2019-11-29.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu