Dokumentuaren akzioak
Eusko Ikusgayak 08 Lekaroz: esku-dantza 1923
Baztango irri-dantzen sortan ezaguna den esku-dantza ikus daitek Manuel de Intxaustik 1923an Lekarozen hartutako irudi hauetan. Se dantzari ageri dira txistulari eta atabalariaren aurrean esku-dantza egiten. Patxi eta Xabier Larralde arizkundarrek ezagutzera eman izan duten esku-dantzan honako hurrenkeran egin ohi dira mugimenduak:
- Bi eskuak pareko lagunaren bi eskuen kontra
- Eskuineko eskua pareko lagunaren eskuineko eskuaren kontra
- Ezkerreko eskua pareko lagunaren ezkerreko eskuaren kontra
- Bakoitzak bi eskuak bularrearen parean zarta
- Eskuineko hankapean bi eskuak zarta
- Berriz zarta bularraren parean
- Zarta ezkereko hankapean
- Zarta bularraren parean
- Zarta bizkor gibelean
- Zarta berriz bularraren parean
- Bi eskuak lagunaren bi eskuen kontra
Lehen bi aldietan aurrez aurre egin ohi da esku-jokoa osorik, eta hirugarren eta laugarrenean berriz, hankapeko eta hankagaineko zartak ematerakoan nork bere inguruan eskuineko aldetik itzulia ematen dela diote Larraldetarrek. 1923ko irudiotan ikus daitekeenez, eskuinetik zein ezkerretik, nork bere gustura ematen dituzte itzuliak dantzariek eta txaloa zein hankapean eman lehenbizi, bietarik ikusten da ere, nork bere gustura.
Txistulariak doinua azkartu ahal haren abiaduran esku-jokoa egiten asmatzean dauka grazia esku-dantza honek.
Eusko Ikusgayak
Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:
- Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30
- Eusko Ikusgayak 04 Donostia: Gipuzkoar aurreskulariak 1923
- Eusko Ikusgayak 05 Donostia: Gizon-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 06 Zumarraga: Aurreskua 1923-28
- Eusko Ikusgayak 07 Lekaroz: Zazpi jauzi 1923
- Eusko IKusgayak 08 Lekaroz: esku-dantza 1923
- Eusko Ikusgayak 09 Lekaroz: Katadera-dantza 1923
- Eusko Ikusgayak 10 Lekaroz 1923 soka-dantza
- Eusko Ikusgayak 11 Doneztebe: Trapatan 1923-1930
- Eusko Ikusgayak 12 Maskaradetako dantzak 1923
- Eusko Ikusgayak 13 Donostia: Trikitixa dantzariak 1923
- Eusko Ikusgayak 14: Otsagabia 1924
- Eusko Ikusgayak 15: Arizkun 1923
Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Lekaroz, esku-dantza, 1923. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma (Eusko Ikaskuntza).
Etiketak
- irudi-zaharrak
- tokian-tokikoa
- baztango-dantzak
- xxmendea
- tradizionala
- lekaroz
- irri-dantzak
- 1923
- baztan
- esku-dantza
- nafarroa
- manuel-intxausti
- eusko-ikusgayak
Dokumentuaren akzioak