Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eusko Ikusgayak 10 Lekaroz 1923 soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikusgayak 10 Lekaroz 1923 soka-dantza

2016/07/05 10:30

Lekarozen egindako filmazioen sorta borobiltzen du honako honek, dantzariak soka-dantzan erakusten dituena. Dantzari dagokionez oso laburra eta soila da irudietan ageri dena. Dantzariak, neska eta mutil sokan ageri dira, elkarri zapia emanda, txistularen inguruan jira-biran dantzatuz. Doneztebeko Trapatan soka-dantzan urrats berarekin, hiruko urratsean aritzen dira sokan pasarte batzuetan (Ikus 10'00"-tik aurrera Trapatan-aren bideo honetan) eta horren itxura handia dute Lekarozen filmatutako soka-dantzaren irudi hauek. Soka-dantzaren ondoren talde argazki-moduko bat egiten ageri dira, dantzari eta txistulariak batera. 

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

 

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Lekaroz, soka-dantza, 1923-08-26. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma, Eusko Ikaskuntza.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak