Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eusko Ikusgayak 06 Zumarraga: Aurreskua 1923-28

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikusgayak 06 Zumarraga: Aurreskua 1923-28

2016/05/12 10:20

Aurreskua edo soka-dantza Zumarragan, 1920ko hamarkadan, eta hain zuzen, aurreskularia, emakumearen aurrean agurra, kontrapasa edo filmeko rotuloan bertan jartzen duen moduan, "Andreen deirako soinua" dantzatzen ageri da. Zumarragako ezpata-dantzarien taldea da aurreskua dantzatzen ari dena, eta beraz, gaur egun Santa Isabel egunez (uztailak 2) Antioko baselizan edo Andre Mariaren egunez (Abuztuak 15) herriko elizan egiten den moduko ospakizuna izan liteke irudietan ageri dena. 

Aurretik argitaratu genuen Zumarragako ezpata-dantzaren film zatiaren jarraipena da honako hau. Zati laburra da honakoa, 18 segundu besterik ez, baina aurreskuan, agurrean edo kontrapasean ohikoa den lasterka eta bi murisken zatia oso garbi ikusten da, baita lasterka dantzatzeko estiloa ere. Dantzariak eskuak gerrian dituela dantzatzen du, garai batean oso ohikoa zen gorpuzkeran, gaur egun nahiko galduta dagoena, ez bada Antioko ezpata-dantzan bertan, besteak beste.

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Zumarraga, aurreskua, 1923-1928. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma (Eusko Ikaskuntza).

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak