Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eusko Ikusgayak 07 Lekaroz: Zazpi jauzi 1923

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikusgayak 07 Lekaroz: Zazpi jauzi 1923

2016/06/03 10:05

Sei dantzari, txistulari eta atabalaria Lekarozeko plazan, 1923ko abuztuaren 26an, zazpi jauziak dantzatzen ikus daiteke film zati honetan. Baztango erara dantzatzen dituzte zazpi jauziak, lehen zatia bakarrik ageri bada ere. 

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

 

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Lekaroz, zazpi jauzi, 1923. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma (Eusko Ikaskuntza).

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak