Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze 1989 zazpi-jauziak

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989 zazpi-jauziak

2015/02/06 12:25

Dantza-jauzien dantzakerak izan duen estilo aniztasuna bikain erakusten du dantza-jauzietan oinarrizkoa den zazpi-jauziak dantza honek. Jauziak dantzatzeko era zahar eta ugariak ezagutu eta ikasi nahian jo zuen Claude Iruretagoienak Nafarroa Behereko Amikuzeko eskualdera 1989an. Aiziritzen inguruetako hainbat adineko dantzari batu eta Beñat Galtxetabururen soinura dantzan jarri zituzten. Dantza taldeen eredu zurrunean eta mutxikoen berpizkundean gertatutako bateratzean zokoratuta geratu ziren dantzakera berezi, harrigarri eta anitzak agertu ziren Claude Iruretagoienaren kameraren aurrean. 

Lehen zatian konfusio bat dago dantzarien artean, batzuk ezkerrera, besteak eskuinera, baina berehala zuzentzen dute eta erdizka, zote eta doblak egiteko manera desberdinak agertzen dira irudietan. Jauziak egiterakoan ere zenbaitek bikoiztu egiten dituzte saltoak. Bitxia da, egungo dantza ohituretan, dantzan-jauziak ikasten hasteko edo umeek egiteko erabiltzen dela batipat zazpi-jauziak dantza, baina historian estima handian izan dute dantza hau dantzari bikainenek. Adibidez, Sagasetak kontatzen duenez, Luzaideko dantzariek 1929an Bartzelonan dantzatu zutenean "arrakasta handiarekin dantzatu zituzten jauzietarik bat hauxe izan zen". 

Bideo-zatiaren azken tartean musikariak ageri dira. Beñat Galtxetaburu soinujolea eta Henry Uhaldebord atabalaria dira, dantza-jauziak dantzatzeko ohitura eta estilo honekin lotutako musikariak. 

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeaUrraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Zazpi-jauziak 1989-01-15.


Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2015/02/06 16:34
Eskerrik asko bideo honen aurkezpeneko lehenengo parrafoagatik.

Kezka bera azpimarratu zuen Jean Michel Guilcherrek Xabier Itzainak egin elkarrizketan:

"Nous, nous avons eu une déception immense à Hélette. La dernière fois que nous y sommes allés. Le travail était fini, nous y sommes retournés. Nous nous souvenions d’anciens qui dansaient le saut basque remarquablement. Mais là nous avons vu des jeunes qui eux avaient été formés à Bayonne, et qui dansaient les sauts basques. C’était consternant. Pour nous, qui pouvions comparer les deux générations, c’était désolant. Bon, oui, ils savaient faire les pas. Mais ce n’était même plus une danse. Nous nous ne pouvions pas appeler ça qualité de danse. Mais ça peut être provisoire, cet état-là. On peut s’acheminer vers quelque chose de mieux."

http://dantzan.eus/[…]/conversations-avec-jean-michel-guilcher

Sagasetari ere zentzu bereko aipamena entzun nion Iruñean emandako azken hitzaldian, Luzaideko dantza jauziei buruz.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.