Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantza-jauziak etiketa duten bideoak

Altzai: Jauzien Eguna

Jauzien Eguna egin dute urriaren 28an Altzain (Zuberoa). Maskaradetan eta Pastoraletan egiten diren ohiko dantza-jauziez gain (Aitzina pika, Moneinak, Ostalerrak, Larraburu...) dantza molde honekiko atxikimendua galtzen ari delakoan, antolatzaileek plazara ekarri nahi izan dute berriz dantza-jauzi zahar eta berriak, ohikoak eta ezohikoagoak dantzatzeko plazera. Larraine, Pagola, Barkoxe, Sohuta, Maule, Altzai, Atharratze eta Pettarreko dantzariek dantza-jauzi edo branle bana prestatu dute Altzaiko plazaren erdian emateko. Garai bateko dantzariek ere erakutsi dute dantza molde hau dantzatzeko ez dela adin jakinik. Ikusleek ere tarteka izan dute dantzan aritzeko paradarik eta azkenerako, beste ekitaldi baterako gogoz geratu dira bertaratutakoak.


Irudiak: Aritz Ibañez. Jauzien Eguna, Altzai, 2023-10-28.

Dokumentuaren akzioak