Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

esku-dantza etiketa duten bideoak

Arizkun: Irri-dantzak 1979

1979an Arizkunen RTVErako dantzatutako esku-dantza, zurrume-dantza eta katadera dantza ageri zaizkigu bideoan. Raices programarako Baztanen egindako grabazioen bildumako zatitxoa bat dira irudi hauek. Manuel Garrido Palacios-ek zuzendutako lan taldeak Arizkunera eraman zituen kamerak eta bertako zenbait dantza grabatu zituen. Bideo honetan jaso zituzten hiru irri-dantza ageri dira: esku-dantza (2:20), zurrume-dantza (4:00) eta katadera-dantza (5:26). Dantzen aurretik Mariano Izetari irri-dantza horien inguruko galderatxo batzuk luzatzen dizkio Garridok. Hark azaltzen du irri-dantzak barre eta josta dantzak direla. Esku-dantzak, izenak dioen moduan, esku jokoa du oinarri, eta Euskal Herri osora zabaldu den Baztango esku-dantza ikusi daiteke irudietan. Zurrume-dantzari zurruma edo orpoak ematen dio izena, baina doinuari erreparatuz matelota, kaskarots edo arrantzale-dantzaren aire bera darabilela antzematen da. Katadera-dantza ageri da azkenik, katadera, aulki edo sillekin ezaguna den eliminazio jokoa. Irudiak: RTVE. Irri-dantzak, Arizkun, 1979.

Dokumentuaren akzioak