Orain arteko ekarpenak

Angel Gereka dantza-maisu zarauztarra hil da

2025/08/26

Angel Gereka dantza-maisu zarauztarra hil da
Larunbatean hil zen Zarautzen Angel Gereka Etxaniz, dantzari eta dantza-maisu zarauztarra, 90 urte zituela. Zarauzko dantzaren ezinbesteko erreferentea izan da Angel. Gerra-ondoko lehendabiziko dantza taldean aritu zen, Irrintzi taldean. 1950. urte inguruan elkartzen hasita, dantzari eta txistula...

Gehiago irakurri 1

Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura

2024/03/05

Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura
Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunaren inguruan, elkarrizketa egin berri diote Rafa Nadal tenislariari. Hautsak harrotu ditu zutabegile batzuen artean hark emandako erantzunek, besteak beste, esan duelako berdintasunaren alde dagoela baina ez emakumezkoei egiten zaizkien oparien alde. Iz...

Gehiago irakurri 1

Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2018/12/19

Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)
1. Abiapuntua Xabier Alberdi Lonbide lagunak eta biok Zarauzko folklorearen inguruko ikerketa-lana argitaratu genuenetik bederatzi urte pasa dira, eta une egokia iruditu zait hauxe orduz geroztik eman diren aldaketa batzuei erreparatzeko. Gabonak gainean ditugunez, eta Gabon-garaiaz urtero daukag...

Gehiago irakurri 2

Folklorea uda garaian

2017/10/28

Folklorea uda garaian
San Simon eta San Juda, joan zen uda, eta negua heldu da. Kopla zaharrari kasu eginez, eta beheko argazkiari begiratuz – non ikusten baita Zarauzko Narrosenean jendea erruz, beraneante aberatsek ordaindutako txokolatea hartuz udako azken festa ospatzen urriaren 28an, San Simon eta San Juda egunea...

Gehiago irakurri 5

Erreseina: Luku, Antton. Libertitzeaz

2015/01/29

Erreseina: Luku, Antton. Libertitzeaz
Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaren aipamena egiten hasi aurretik, behar da kontuan hartu zein den egilearen jatorria eta haren kultur ikuspegiaren abiapuntua. Jatorria Baxenafarroako kultura euskalduna litzateke, Lukuk, dantzatik abiatuz, antzerkian murgilduta ezagutu duena. Egilearen kultur ik...

Gehiago irakurri

Gomezago eta Olentzero

2014/12/17

Gomezago eta Olentzero
Prentsan irakurri dut Zumaian Gomezagoren inguruko ipuin bat idatzi berri duela Josu Waliñok, Gomezagoren gutuna izenekoa, eta Baleike Kultur Elkarteak argitaratu duela . Gomezago pertsonifikatu nahi izan du egileak, abesti batean aipatzen den Zumaiako pertsonaia hori, “Olentzeroren antzekoa” omen...

Gehiago irakurri

Dantza talde eredu baten bila

2014/06/13

Dantza talde eredu baten bila
Dantza taldeak bidegurutzean somatzen ditudan honetan, haietako askok aurreko mendearen bukaeran indartu eta finkatu ziren erreferentziak gidari dituztela eta berriak sortzeko ahaleginean, etorkizunerako baliagarri izango den erreferentzia-sistema baten bila abiatu naiz artikulu honetan. Azken berrogei urteetan eman diren aldaketei erreparatu eta gero, taula batean eredu bat proposatu dut, oso goi-mailakoa, alegia zehaztasunetan batere sartu gabe, hausnarketa bidean dauden taldeentzat baliagarri izango den esperantzan. Hiru ardatz ditu teorizazioak: dantza-irakaslearen inportantzia taldean; dantzarako eta zuzenean jotzen duten musikarien aportazioa; eta taldearen izaera herriko foklorearen baitan, kalerako nahiz plazarako bokazio nabarmenez. Dena dela, eredua huts-hutsean baino, haren inguruko hausnarketa da bilatzen dudana; horretarako, gertuan ikusi eta bizi izan ditudan gertakariak hartu ditut aintzakotzat.

Gehiago irakurri 3

Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa?

2009/10/27

Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa?
Aspalditik nuen folklorearen infantilizazioaz hitz batzuk idazteko gogoa, eta uda parteko trankilidadeak horretarako patxada eta egokiera eman didanez, gordean neuzkan burutazioak ordenatu, azken asteetan gertatutako pasadizo batzuk aitzakia hartu, eta lerro hauek osatu ditut.

Gehiago irakurri 5

Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da

2009/10/07

Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da
Asteburu honetan, Antton Bastida txistulari donostiarra hil da, 91 urte zituela. Antton Bastidaren txistulari jarduna, gerra garaian, ordurako atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzak eratutako Eresoinka talde kulturalagatik da, batik bat, ezaguna. Talde hura, jakina denez, Europako antzokietan barna ibili zen "enbajadore" lanetan, kulturaren bidez euskaldunen egoera azaltzen eta salatzen, europarren bihotza bigundu nahian; dantzari, txistulari, kantari eta hainbat laguntzailez osatutako talde erraldoia zen Eresoinka.

Gehiago irakurri

Dantza-estiloaren transformazioaz hitz batzuk

2008/12/11

Dantza-estiloaren transformazioaz hitz batzuk
Uda partean, hasi ekainetik eta irailaren bukaera bitartean, bada oraindik dantza-erromeria ikusteko eta disfrutatzeko aukerarik gure bazterretan. "Erromeria" hitzaren esanahia oso zabala izanik, esan beharko dut artikulu honetan nolabait ere "estilo zaharreko" erromeriaz ariko naizela, edo sikiera guk estilo zaharrekotzat jotzen dugun erromeri klase horretaz: trikitixaren erritmora, auzo txiki edo mendialdeko ermita baten gerizan, fandangoa eta arin-arina bata bestearen atzetik "mandioko eran" dantzatzen diren erromeri horietaz alegia.

Gehiago irakurri 4

Orain arteko erantzunak

Xabier Etxabe - Folklorea uda garaian

2017/11/01

Oier eta Amaiur, konforme nago egin dizkidazuen komentarioekin, eta eskertzen ditut zuen hitzak. Nahiz eta artikulua laburra ez izan, hainbat ideia kanpoan utzi behar izan [...]

Xabier Etxabe - Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/13

Orioko irudi horiek direla-eta, pare bat gauza nahi nituzke esan. Urtebete edo izango da argazki horiek aurrenekoz ikusi nituela; Orioko Eneko Dorronsoro dantzariak erakutsi zizkidan, [...]

Xabier Etxabe - Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/26

Egun on denoi. Zahagi-dantzak bezainbeste, "dantzaurrea"k eman dit ba niri atentzioa. Xabier Alberdi lagunak ohartarazi ninduen Zarautzen "dantzaurria" ere esaten zitzaiola garai batean, gerora "aurreskua" [...]

Xabier Etxabe - Santibate edo Martin beltza gogoan

2017/02/03

Ez neukan testua hau lehendik irakurria eta... hori da hori lezioa! Antton Lukuk beti eramaten baikaitu ondo ezagutzen ez ditugun, baina, noiz edo noiz geureak [...]

Xabier Etxabe - Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza

2016/01/05

Hiru Errege datoz Kale Nagusitik, tripa ardoz beteta, ezin egon zutik; Meltxorrek heltzen dio Gasparri besotik, ez muturrez aurrera eroritzeagatik. Gipuzkoa aldean, antzekoak diren hainbat [...]

Xabier Etxabe - Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/19

Ia seguru esango nuke irudi horiek Zarauzko Euskal Festetakoak direla. Garai horretan indar handia izan zuten dantza-suelto txapelketek Euskal Festetan, eta Zarautzen sortu berria zen [...]

Xabier Etxabe - Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako

2015/05/09

Poza ematen du oraindik ere taldeak era horretako abenturetan murgiltzen direla ikusteak. Animo, Aritz eta konpainia, eta eutsi goiari!

Xabier Etxabe - Guillermo Altuna dantza-maisua hil da

2014/10/08

Nik ez nuen Guillermo Altuna ezagutu, baina azken aldian hil diren dantza-maisuen inguruan irakurtzen ari naizenak, hainbat gogoeta sortu dizkit. Oierrekin izandako elkarrizketa batean sortu [...]

Xabier Etxabe - Teknikaren gailurra eta dantzariaren linea

2013/07/09

Niri ere iruditzen zait nire birramona Bittori zenak eta "Artzaya"k egindako dantza-apustuak ez lukeela gaur lekurik izango; edo, izatekotan, xelebrekeria moduan. Eta ez dira hainbeste [...]