Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak

2025/12/28

"Festa stultorum" edo "Eroen festak" daude ziur aski abenduaren 28a, Inozente Eguna, txantxekin ospatzearen jatorrian. San Nikolas, Eguberri eta Gabonzar artean ospatzen ziren egun horiek inauteri erako festak ziren: mozorroak, oturuntza neurrigabeak, dantza, kantu eta antzerki satirak, txintxarri,...

Gehiago irakurri

Herri-ondarearen apropiazio komertziala

2025/12/05

Ondare-kulturalaren erabilera komertzialen arriskua presente dugu beti, baina oker ginen pentsatuz marka handi eta arrotzak zirela mehatxua, gutartzat aurkezten dena gertatu baitzaigu ardi-larruz mozorro jantzita hozka egin digun otsoa. 1. Momotxorro maskara herri-ondarea da, komunitate baten irud...

Gehiago irakurri

Sortzaile profesionalak eta kulturgile amateurrak

2025/11/27

Euskal kulturgintzako langileen prekarietate laborala agerian jarri duen  jardunaldia egin dute Donostian. Bertan agertu dituztenak, hala nola Atxagaren pentsioa  edo Ander Lipusen etsipena , esaterako, aski beharko lukete Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuak dimisioa emateko. Kultura siste...

Gehiago irakurri

Olentzero bahitu duzue eta Olentzero-fakea darabilzue zuen interes komertzial eta instituzionalen zerbitzura

2024/12/24

Nortzuk dira Olentzero bahitzaile eta esplotadore nagusiak? Izendatu ditzagun: EITB, Bilboko Udala, Mungiako udala, Irungo udala, eta abar. Herri kultura eta festa-erritoak herritarroi lapurtu eta merkantzia bihurtuta zuen interes komertzialen mesedetan desitxuratuta baliatzeaz salatzen zaituzte...

Gehiago irakurri

Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

2024/10/30

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion lehen aldiz dantza efimeroa deneko ideia h...

Gehiago irakurri

Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

2024/07/16

Sei urte ditu. Gustura ari da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak, pedagogoak, komunikabide...

Gehiago irakurri 6

Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta

2024/05/20

Eskrima historikoari buruzko erakustaldi didaktiko bat ikusten izan gara Eibarko Armagintzaren Museoan . Hiru gauza partekatzen ditugu gutxienez euskal dantzariok eskrima historikoarekin: 1. Tresnak (ezpatak, makilak, brokelak...). 2. Tresna horien erabilera eskuekin. 3. Hain ezaguna ez den gorput...

Gehiago irakurri

Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"

2024/05/16

"Azken urteetan behin eta berriz diogu dantza gure gorputz hizkuntza dela, indarra jartzen ari gara hizkuntza izaera horretan", euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatu du Oier Araolazak eta euskal dantza hizkuntza gisa ulertzeak dakartzan onurak eta ondorioak azaldu ditu ...

Gehiago irakurri

Zer egin behar dugu tradizioarekin?

2024/05/03

Txutxin ez zen itzul-ingurutan ibiltzekoa. Dantza-maisuengandik gorputzaren ezagutza izatea espero da, baina zientzialariak behin eta berriz ari zaizkigu gogorarazten buru-adimena bera gorputzetik abiatzen dela. Txutxin Irizar ezagutzean mugimenduak zer nolako xehetasun mailarekin ikusi eta definit...

Gehiago irakurri

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

2024/04/11

Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikari ak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/

Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.

Oier Araolaza on Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!

Oier Araolaza on Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.

Oier Araolaza on Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.

Oier Araolaza on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28

Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira jarri eta gurutzatu, parekoaren gonbidatuari begira dantzatu, elkarri begira jarri eta berriz gurutzatu eta nork bere bikoteari begira dantzatu, eta hasi bezala bukatu, aurrealdera begira azken pausoak eginez. Oñatiko 2014ko Korpus igandeko aurreskuan ikusi dezakezu gurutzatuz egiten den desafio hori, 20. minututik aurrera.
https://dantzan.eus/[…]/onati-korpus-dantzak-2014-aurreskua

Esango nuke, gertatu zen arte inor ez zela ohartu hasierako eta bukaerako pauso horiek agintariei begira geratuko zirenik, izan ere, agintariak sokan izatea zen asmoa, ez udaletxe azpian.

Oier Araolaza on Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.

Oier Araolaza on Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.

Oier Araolaza on Kanbo 1727: xehekoa, jauzikoa, eta hil bat

2018/06/18

Mila esker Xabier elkarrizketa mamitsu honetan zure ekarpena egiteagatik. "Dantza schuhia" ulertzeko eskaintzen duzun bidea Ekaitz Santaziliaren ekarpenean aipatu dugunaren justu aurkakoa da eta zinez interesgarria. Zuzen ari bazara, hortik ondorioztatu liteke bazela 'dantza-luzea' eta bazela 'dantza-xehea' edo laburra.

Nik dantza-luzea beti lotzen nuen dantzaren formarekin, alegia, soka luze batekin. Baina zenbaitetan dantza horiek ordubete hartzen zutela pentsaturik, badu zentzua luzera sokaren tamainarekin bezala, dantzaren iraupenarekin ulertzeak. Eta hari horri tiraka, dantza batzuk luze jotzen bazuten, dantza-luzeak baziren, izango ote zirela laburrak, dantza-xeheak ere bai.

Sagasetak ere zalantza du izenaren jatorriarekin. Dantza-luzea dezente luzatzen zela esan ondoren, dio "Puntu honetara iristean, zalantza bat datorkit burura: dantza honi nondik ote datorkio zehazki Dantza-luze izena, koda luzean ibiltzetik ala dantzak berak luze irautetik?"

Bestalde, Xabier, ekarri diguzun 1727ko testuak dantzaren egituraz egiten duen deskribapena De Lancren epaiketan (1608-1610) agertzen denaren antzekoa da, han esaten baita hiru zati izaten zirela, lehena "a la bohemiene", bigarren "a sauts" eta hirugarrena "tous en long". Larresoron 1730eko testigantzak ere hiru atal aipatzen ditu, "sauts basques", "danse longue" eta "danse mauresque".

"Dantza schuhia", 'luzea' ala 'xehea' nola ulertu behar dugun dantzarien begiekin ari gara, ea Ekaitzek dantzari eta musikariari filologoaren betaurrekoak gehituz argi gehiago eskaini diezagukeen.

Oier Araolaza on Ugarte: ingurutxoa 2017

2018/06/15

Gustoa ematen du hain dotore dantzatutako ingurutxo bat ikusteak. Atentzioa eman dit zein ederki dantzatzen duten denek, jantziak soil baina txukun, mugimendu guztiak oso bateratuta, transizioak zehatz lotuta, Garikoitz Llobregat txistularia ere bikain. Benetan plazer bat. 100 biztanle inguru ditu Ugartek, eta administratiboki Amezketaren auzoa da. Beraz, auzo osoak parte hartu beharko du ingurutxoaren prestaketa eta plazaratzean. Zorionak ugartearrei!

Oier Araolaza on Lasarte-Oria 1982 sorgin-dantza

2018/06/12

Ttuntturroak, kapela konikoak, txano puntadunak, kapiroteak... Euskal folklorean hainbat testuingurutan ageri dira Lasarte-Oria eta Antzuolako sorgin-dantzaz gain, bai. Joaldunen ttuntturroak (https://dantzan.eus/[…]/2234888924), Arizkungo sagar-dantzariak ( https://dantzan.eus/[…]/2010-02-16_Arizkun-Sagar-Dantza-5475-700p.jpg), Eskoriatzeko Kukumarroa, Lantz-eko txatxoak eta miel otxin bera, Lapurdiko kotilun-gorriak, e.a.

Euskarazko wikipedian orain egun gutxi egin zuen honen harira Kapirotea sarrera ( https://eu.wikipedia.org/wiki/Kapirote ) Luistxo Fernandez-ek ( https://twitter.com/luistxo/status/1004706346120474624 ).