Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Joana Artza Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du

Dokumentuaren akzioak

Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du

2024/02/27 11:30
Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du

Poxpolin talde bat Aita Donostia eta Ramon Labordarekin. Argazkia: Ricardo Martin - Kutxateka

Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu?

Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu? pic.twitter.com/brzyEDSl47

— Oier Araolatza Arrieta (@oaraolaza) February 22, 2024

"Kirikiriken" edo "Ez da gauza erraza" herri-kanta moduan aipatu izan da eta wikipediak dioenez 2010ean Azkoitian 60 urteko emakume bati jaso zitzaion kantaren aldaera bat eta 80 urteko gizon bati beste aldaera bat.

Kirikiriken wikipedian
Kirikiriken kantari buruz wikipedian.

 

Mursegoren belaunaldikoek etxetik ez bada, Txirri, Mirri eta Txiribitonen bidez jasotzeko aukera izan zuten.

Bueno, zaharrok Kixki, Mixki eta Kaxkamelon-en bidez, 1970eko hamarkadan grabatu baitzuten 1.0 Euskal pailazoek.

Hain zuzen Mixki, Mirri edo Jose Ignazio Ansorenak Kirikiriken kantuaren jatorriaren berri eman digu Dantzan-en. Dalcroze musikari suitzarrak ondutako kanta da, Nemesio Etxanizek euskaratua eta 1930eko hamarkadako Poxpoliñen bidez zabaldua.

Dalcrozeren metodoa Aita Donostiaren bidez eta Llongueras musikari kataluniarrak egindako itzulpena eredu moduan hartuta iritsi zen Euskal Herrira. Musika kantua eta dantzaren bidez lantzen du. Gaur egun gorputza eta adimenaren lotura erakusten duten ikerketek esaten dutena orain 100 urte argi ikusi zuen pedagogo suitzarrak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.