Orain arteko ekarpenak
2009/05/06
Orain pare bat hilabete Le Journal du Pays Basque-en irakurri genuen Filipe Oihanburu dantza eta abesbatz zuzendari ezagunak liburu berria idatzi zuela bere ibilbideen berri emanez. Artikuluan bertan esaten zuen liburua erosi nahi zuenak berari idazteko. Arantzak idatzi zion, ordainketa nola egin ...
2009/04/24
Zenbat aldiz galdetu ote didaten dantza baten ondoren "...eta horrek zer esan nahi du?". Askotan "Ezer ez. Dantza da." erantzun nahi izan dut, baina beste azalpen metafisikoagoetan galdu izan naiz, hori erantzunez gero dantzari balio gutxiago emango diotela beldurrez. Delfín Coloméren testu bat ir...
2009/01/14
Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen " Dantza, telebista
eta Internet: 2008an bai ala bai " izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea
dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko
baterantz urratsak ematen ditugun". Dantzari buruzko webgune batean
letrak eta argazkiak...
2009/01/08
Pasa den abenduaren 17an Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den Kultura Planaren dantza alorreko talde
eragilearen bilera izan genuen Gasteiz, Lakuan. Honakook parte hartu genuen bileran:
Iñaki Gomez - EJ
Imanol Arana - EJ
LIbe - Kualitate Lantaldea
Lide Arana - Gip. Diputazioa
Xabier M...
2009/01/07
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan. Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen . Diru hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta ni...
2008/12/31
Tradiziotik abiatzen diren lan berrien uzta oparoa izan da aurten ere. Kukai-Tanttakak Sarrionandiaren poesia jarri du dantzan. Iparraldean dantza sorkuntza bizi-bizi dago. Besteak beste Anaigazteak, Arrola eta Aitzindariak elkarteek ikuskizun berriak plazaratu dituzte. Ekarpen berriek adina, edo ge...
2008/12/12
Artikulu hau entregatu behar
nuen goizean, abenduaren lehenean, iritsi zait Mikel Laboaren
heriotzaren abisua. Zirriborratuta neuzkan lerroei azken errepasoa eman
eta bidaltzea baino ez zitzaidan geratzen, baina albiste mingarriaren
argira hain ergelak gertatzen zitzaizkidan aurretik idatzita...
2008/11/11
"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.
2008/11/07
Ostiralean Stargate probatzeko aukera izan nuen. Hor ibili nintzen, atzera eta aurrera, planeta gorrira salto egin eta asteroide grisera itzuli. Maite pozik dago, eta ez da harritzekoa, lantokiko paretean egindako zuloa borobil-borobila geratu da. Berehala ikusiko dugu Isabel Preysler nos muest...
2008/09/12
Londresen urduri daude. Eta jendea
urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta
horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da
gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra.
Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez
dute ...
Orain arteko erantzunak
2013/04/17
Euskal dantzen kasuan, horrez gain kontuan hartu beharrekoa da euskal abertzaletasunetik egindako berregite eta sorkuntza koreografikoa, adibidez, XX. mende hasierako ezpata-dantzari eta poxpolinak EAJren batzoki sarearen bidez zabaldu zirenak. Eta baita ondoren etorri direnak ere. Dantza, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera... ja, ja.
2013/04/11
Bai, nik normalean ez diet grazia handirik ikusten mezu hauei, baina hau polita iruditu zait.
2013/03/22
Bai. Susmoa daukat brokel-dantza guda tankeran deskribatzeko joera hau ez ote zen Bergarako Besarkadaren festarekin abiatu. Iztuetak bere liburuan ez dio horrelako airerik ematen brokel-dantzaren deskribapenari behintzat. Gero luze jo zuen ohitura honek, XX. mende hasiera arte bai behintzat.
Argazkiari buruz, Baionako Euskal Museoan jasotakoa da, baina bertan argazkiarekin batera jasota duten informazioa nahasgarria da. 1900. urte ingurukoa dela, argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoela, eta dantzariak zuberotarrak direla, maskaradariak. Bistan da ez direla dantzari zuberotarrak, eta argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoenik ere ezin defendatu sutsuki.
Nire ustez Gipuzkoa edo Bizkaia aldeko dantzari-txiki talde bat izan daiteke. Beasaingo Loinazkoak? Izan liteke. Txaketillak, e.a. Baina jakin, ez dakit...
2013/03/12
Orain 37 urteko maskaradak ikustea ederra da beti, mila esker Andra Marikoei berriz ere. Atentzioa eman didaten kontu batzuk orain. Zalantza sortu zait ea zatiak desordenatuta ageri ote diren bideoan. Adibidez, Arraroa egin zaik bralearen zati batzuk bideoaren hasieran agertzen direla eta beste batzuk bukaeran. Juan Antonio Urbeltz-ek, "Dantzak" liburuan, besteak beste Altzaiko gazteen maskaradetan dantza eta ofizioek zuten ordena jasotzen du. Liburua 1978koa da, eta urte horretan bertan eskaini zituen Argiak Zuberoako maskaradak, beraz, bideoan agertzen dire Altzaikoen maskaradei buruz ariko da Urbeltz. Hauxe da bertan (224. orr) jasotzen duen dantza eta ofizioen ordena: Barrikada haustia, moneiñak, aintzina pika, branle, manitxalak, kestuak, gabote, txorrotxak, godaleta-dantza, bohaumiak, kauterak, moneiñak, aintzina pika, arribada.
Bestalde, konturatu naiz marexalen parte hartzea dantzetan, gaur egun ikusten dena baino handiago dela. Gabota eta godaletean aitzindariekin batera aritzen dira bi marexala.
Azkenik, iruditu zait dantzarietako bat, (Gathuzaina?) Dominika Rekalt "Titika" izan daitekeela.
2013/03/11
Anuntxi Aranak salatzen duen izen bilakaera horren inguruan (dantza-jauziak > mutxikoak) esango nuke, biak ere nahiko zaharrak, zabalduak eta erabiliak direla, baina akaso badirudi orain 'mutxikoak' forma nagusitzen ari dela, zaharragoa dirudien 'dantza-jauziak' itzaleratzen ari den moduan.
Dena den, Baztango mutil-dantzen eta emakumeen parte hartzearekin lotuz, bada kontu bat maiz aipatzen dudana, eta mutxikoak izenaren erabileraren mesedetzat dudana. Baztanen maiz esaten da mutil-dantzak mutilek dantzatu behar dituztela izenak berak argi dioelako noren dantzak diren. Nik horren aurrean esan ohi dut Iparraldeko mutxikoak ere izendapen bera direla, alegia, "mutikoak", mutikoen dantzak, eta aldiz Iparraldean emakumeek ez dutela inolako arazorik "mutikoen" dantzak egiteko. Eta gainera, izena eta izanaren arteko tartearena, oso ohiko kontua dela hori dantzetan. Adibidez Lesaka eta Debako "ezpata-dantzetan" ez dutela erabiltzen ezpatarik, makilak baizik, edo larrain-dantza ez dela gaur egun ia-inoiz egiten larrainean eta halere larrain-dantza izaten jarraitzen duela.
2013/02/21
Azpi-taldeak nolabait izendatu beharra izanez gero ballet konpainiek darabilten izendatze sistema aprobetxa liteke, nahi bada. Adibidez, Nederlands Dans Theater ospetsuak hiru talde ditu: NDT1, NDT2 (gazteak 17-22) eta NDT3 (+40). Dena den, nire esperientzian +40ekoak eta 16-17koak elkarrekin aritzea, eta denak "dantzariak" izatea, abizenik gabe, irakazpen bikain eta abersagarria.
2013/02/20
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non dantzariak inoiz falta izan ez zirenak. Orduan (eta orain ere bai, halakoak ikusten ditudanean) nahiko kritiko izaten nintzen Egunkariaren aldeko festa haien iragarpen afitxetan dantzariak tratatzen gintuzten moduagatik, adibidez: "Ruper Ordorika, Andoni Egaña, Peñagarikano, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta dantzariak!". Sutan jartzen nintzen, "dantzariak ez al dute talderik ez izenik??" Baina beti izaten ziren hiruzpalau dantza talde Egunkariaren festa haietan zenbait dantza egiten.
Egunkaria itxi eta hiru egunera, 2003ko otsailaren 23an, Argia dantzari taldearekin Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen Bilbon, Arriaga antzokian. Emanaldiaren hasieran, Egunkariaren itxiera salatuz Juan Antonio Urbeltz-ek idatzitako testua irakurri zen. "Dantzak, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera honek..." hasten zen testua. Bai horixe pentsatu nuen. Dantza politika baita, goitik behera! Ez politikakeria, ez alderdikeria, baina jarduera politikoa da dantza, zalantzarik gabe. Aurrera Egunkaria!
2013/02/18
Errioxako gobernua lan dotorea egiten ari da bertako dantzak oso modu txukunean grabatuz eta sareratuz. Hemen ordea gobernuak ez du horrelako ardurarik hartzen bere gain, eta han eta hemen elkarteak aritzen gara lan hori medio urriekin egin nahian. Baina bistan da, gure lanaren kalitatea apalagoa dela.
2013/02/14
Hori da Mikel! Dantzariak eta kitto! Beterano erabiltzeak badirudi adierazten duela dantzariaren adinak 15-30 bitartekoa behar duela, eta hortik aurrera beste izendapen bat eskatzen duela. Eta hori hankasartze galanta da, dantza taldeoi izugarrizko kaltea eragin diguna gainera.
Niretzat erreferente diren dantzari gehienek 40 urtetik gora dituzte, eta ez dira beteranoak ez dantzari ohiak, dantzariak dira. Dantzariak, ardo onak bezala, urteekin ontzen dira!
2013/02/14
Mila esker Aritz, Irune eta Mikel zuen erantzunengatik! Aritz eta Irune, zuek diozue kasuaren araberakoa dela, egun zehatz batekoa denean singularrean eta sorta denean pluralean erabiltzen dela. Baina ez da hori nik hemen planteatzen dudana. Kasu guztietan, egun bakarreko ekitaldi zehatzari buruz ari garenean ere, Zuberoako tradizioan, pluralean, maskaradaK izendatu izan direla da nik diodana. Alegia, beti pluralean, salbuespenik gabe.
Susmoa dut singularra erabiltzeko joera nahiko berria dela, eta ziur aski erderatik (frantsesetik eta gazteleratik) eratorria. Zuberoako laguna gaztea al da? Nik esango nuke adinekoek pluralean erabiltzen dutela kasu guztietan.
Festen "izera anitz" hau ulertzeko adibide polit bat "ezteiak" dira. Ezkontza eta boda izan daitezke singularrak, baina "ezteiak" beti pluralean erabiltzen da, ezkontza bakarrari buruz ari garenean ere.