Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hamar urte Egunkaria itxi zutela

Dokumentuaren akzioak

Hamar urte Egunkaria itxi zutela

2013/02/20 11:29

Dantzan.com-en hemerotekan Euskaldunon Egunkariako 347 artikulu ageri dira. Guztiak dantzari buruzkoak. Albisteak, kritikak, erreportajeak eta hainbat elkarrizketa, besteak beste Jose Lainez, Claude Iruretagoiena, Maribel Ortiz de Zarate, Pantxika Telleria, Juan Antonio Urbeltz edo Patxi Perez moduko dantzari, sortzaile, ikertzaile, koreografo eta dantza irakasleei egindakoak. Hona hemen horietako batzuk:

 

Gure hemerotekan bilaketa eginik hona hemen dantzari buruz Euskaldunon Egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma:

Dokumentuaren akzioak

2013/02/20 13:03
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non dantzariak inoiz falta izan ez zirenak. Orduan (eta orain ere bai, halakoak ikusten ditudanean) nahiko kritiko izaten nintzen Egunkariaren aldeko festa haien iragarpen afitxetan dantzariak tratatzen gintuzten moduagatik, adibidez: "Ruper Ordorika, Andoni Egaña, Peñagarikano, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta dantzariak!". Sutan jartzen nintzen, "dantzariak ez al dute talderik ez izenik??" Baina beti izaten ziren hiruzpalau dantza talde Egunkariaren festa haietan zenbait dantza egiten.

Egunkaria itxi eta hiru egunera, 2003ko otsailaren 23an, Argia dantzari taldearekin Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen Bilbon, Arriaga antzokian. Emanaldiaren hasieran, Egunkariaren itxiera salatuz Juan Antonio Urbeltz-ek idatzitako testua irakurri zen. "Dantzak, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera honek..." hasten zen testua. Bai horixe pentsatu nuen. Dantza politika baita, goitik behera! Ez politikakeria, ez alderdikeria, baina jarduera politikoa da dantza, zalantzarik gabe. Aurrera Egunkaria!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.