Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
Urtez urte indartzen doa dantzari beteranoen mugimendua. Hasieran dantzari ohi bezala ezagutarazten hasi ziren, baina izendapen horrek zalantzak sortzen ditu. "Dantzari ohien taldea" esaten denean pentsa liteke dagoeneko dantzarik egiten ez duten lagunak direla, baina ez da hori. Gehienetan, sasoi batean dantzan aritu ziren eta gero utzi egin zuten dantza taldearen dinamika eta horregatik dantzari ohi sentitzen dira. Baina, horietako askok inoiz ez diote utzi dantzari izateari, ahal izan duten unean, umeen aitzakian, parrandan edo plazako dantzaldietan jarraitu baitute dantzan. Eta orain, berriz ere, beraiek moduko dantzazale taldea berrantolatu eta dantzan hasi direnean, ezin ba esan dantzari ohi direnik. Horren aurrean, gero eta zabalduagoa da dantzari beteranoak izendapena.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak mugimendu horren interesa antzeman eta bere babesa eskaini zion, eta horrela Gure Dantzak izeneko jaialdia antolatzen dute urtero. Nafarroan hainbat taldek dute beteranoen azpi-taldea, eta beste talde batzuk adinean aurrera joan dira erreleborik gabe, eta naturalki ikusi dute beren buruan multzo berrian. Ezagutzera eman den azkena Oberena dantza taldeak sortu duena da.
Adinean aurrera joan ahala dantza uzteko joerari aurre egiten ari zaio modu honetan, eta ez da kontu berria Helduen dantza eta dantzaren heldutasuna artikuluan ikusi ahal izan genuen moduan. Gazteek eta helduek desberdin dantzatu dezakete, baina dantza ez da gazteen patrimonioa esklusiboa, eta gainera, gazteek asko, edo ia dena dute ikasteko adineko dantzariengatik.
Dantzan