Emanaldi ederra eskaini zuten Berako dantzari eta musikari ohiek
Abenduaren 30ean egin zuten Altzateko plazan
Hilabetetako entsaioen ondotik, Berako garai bateko musikari eta dantzariek emanaldi bikaina eskaini zuten abenduaren 30ean, igande eguerdiko 12:00etan Altzateko plazan.
Hasiera batean, abenduaren 26an, garai batean bestak ospatzen ziren San Esteban egunean dantzatzeko asmoa omen zuten, baina batzuk lana zutelako, bertzeek ezin zutelako eta azken finean, asteguna zelako, abenduaren 30era, igandera gibeleratzea erabaki zuten.
Emanaldi polita eskaini zuten, animazio handiarekin eta jendea ere bildu zen Altzateko plazan ikuskizunaz gozatzera. Lehenagotik kalejiran ere ibili ziren dantzariak eta txistulariak.
Dantzari eta musikari beteranoak Illekuetako zubian.
