Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari zaharren itzulera

Dokumentuaren akzioak

Dantzari zaharren itzulera

Egilea
Iker Frias
Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2006/08/02
Baina aurtengoan, inoiz baino dantzari gehiago izanen dira. Elkartearen urtemuga denez, Gure Txokoan urteetan ibilitako dantzariak elkartuko dira, eta denak batera, zaharrak eta gazteak, elkarrekin dantzatuko dira. Gure Txokoa elkartea 1931n sortu zuten beratar batzuek, eta gaur egun, 1.000 bazkide inguru baino gehiago ditu elkarteak.

Dantza taldeko 40 dantzari gazteez aparte, 50 beratar gehiagok parte hartuko dute dantzetan. Horrela, zazpi dantza talde osatu dituzte: hiru haurrez eta gaztez osatua eta lau dantzari ohiez. Adinari dagokionez, dantzari ohiak 30 eta 70 urteen artean daude.

Josu Goia Berako alkate ohia adinean gora doen dantzarietako bat da, eta berak ere dantzetan parte hartuko du. «Hainbeste dantzari elkartu garenez, herriko enparantzan ez dugu lekurik izanen, eta orduan, bi txanda egitea erabaki dugu. Hasieran gazteek dantzatuko dute, eta gero guk».

Goiaren arabera, «dantzari ohiak oso pozik daude egitasmoarekin, eta oso giro ederra sortu da dantzari zaharren artean». Batzuk jendearen aurrean aspaldi dantzatu ez direnez, nahiko urduri daudela esan du Goiak. Nerbioek ez aztoratzeko, entsegu saio ugari egin dituzte.

Goiaren esanetan, «San Esteban egunerako prestatzeko, maiatza erdialdetik entseatzen ibili gara. Astero bi saio egin ditugu: asteazkenetan eta ostiraletan. Joan den astean, gainera, saio gehiago egin genituen, eta azkeneko saioaren ondoren, denen artean, bazkari ederra egin genuen». Bertan, prestatzen ibili diren dantzariez gain, dantzari zaharragoak agertu zirela aipatu du Goiak.

Ikusten denez, dena prest dago San Esteban egun handirako. Orain, soilik, publikoa falta da. Hitzordua, bihar abuztuaren 3a, 12:00etan izanen da herriko plazan.

Dokumentuaren akzioak