Dokumentuaren akzioak
Olinpiar dantzak
Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ingeles ikastaro berezirik antolatu beharko, eta Elton John beti dago prest bere betaurreko berriak mundu osoari erakusteko. Baina zer dantzatuko dute hasiera eta bukaerako zeremonia horietan? Horrek piztu du eztabaidan Ingalaterran.
Olinpiar jokoek uzten duten irudi nagusietakoa da zeremonietako dantza. Azken batean txontxongilo kontua da. Milaka bolondres bildu eta hara eta hona joan arazi behar dituzu, denak batera, ondo sinkronizatuta eta momentu bakoitzari dagokion koloreko kapusaia atera eta ezkutatuz. Ordenagailuz diseinatutako mugimenduak izaten dira, eta gero “dantzari” bakoitzak bit-arena egiten du 0 1 0 0 1...
Txinatarrak dira onenak txinatarrarena egiten, eta olinpiar zeremonien txontxongilo dantza txinatarrek asmatu ote zuten –Made in China omen da hori ere– susmoa zabaldu da Ingalaterran. Ikusi ditugu milaka dantzari txinatar ikuskizun harrigarria egiten eta orain urduritasunak Londresen. Zenbaitek dio Royal Ballet-aren esku utzi behar dela kontua, beste zenbaitek dio hobe dela break dance erakustaldi bat egitea, baina askok eta askok morris dantzariengan jarri dituzte begiak. Milaka morris dantzari bildu eta ikuskizun erraldoia egin behar dela diote.
Euskal ezpata-dantzarien parekoak izan litezke Ingalaterrako morris dantzariak. Baina badago alderik. Adibidez, adinean –dantzari helduak izan ohi dira morris gehienak– eta dantzari buruzko jarreran. Morris dantzariek ez diete batere sinpatiarik dantzari pilaketei. Dantzari eta talde bakoitzaren nortasun bereizian eta dantzakera propioan sinesten dute, eta futbol zelai batean milaka dantzari gauza bera egiten aritzea erabat zentzugabekoa iruditzen zaie. Horregatik oso uzkur ageri dira Olinpiar ekitaldian milaka morris dantzarik batera dantzatzeko proposamenen aurrean. “Gainera,” gehitzen dute kritikoek, “saiatuta ere, ez ginateke denok batera dantza egiteko gai izango! Ez gara ez robotak ez txinatarrak!”
Lau urte aurretik eztabaidarako, eta ez justu amore emateko. Morris dantzariek ohore olinpikoari uko eginten badiote, haien irudiak ordengailuz sortu eta klonatzea proposatu du batek. Ez dago ihesbiderik. Eskerrak Bilbok ez duen –oraingoz– olinpiar ametsik.
Argia, 2008-09-12
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?