Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Anguiano dantzak: trikimakoak baino zerbait gehiago

Dokumentuaren akzioak

Anguiano dantzak: trikimakoak baino zerbait gehiago

2013/02/18 11:41

Uztailaren 22an, Maddalen jaietan, edo irailaren azken asteburuan, eskertzaren festetan, dantzatzen dira Anguianoko dantzariak. Zortzi dantzarik egiten dituzte dantzak, eta haiekin Cachiberrioa aritzen da, taldea gidatzen, bideak zabaltzen eta bertsoak inprobisatzen. Aspaldikoak dira dantza hauek Anguianon. Dokumentazioan aurkitutako datu zaharrena 1603. urtekoa da, eta ordurako aspaldiko tradiziotzat jotzen du Anguianoko dantzarien jarduna.

Gaitariek jotzen dituzte dantzarako doinuak, eta dantzariek beti dituzte hurbil hainbat laguntzaile, garai bateko dantzariak batipat, janzten, hankapaloak jartzen eta aldapan erorketarik ez gertatzeko laguntzen. Garai batean artzainek egiten zuten dantza omen da, eta 2002. urtean Anguianoko Dantzen elkartea sortu zuten, dantzari gazteak prestatu eta jaiaren antolaketari eusteko. Herritik kanpo emanaldiren bat egin behar baldin bada, Udalean bertan eskaera egiten da eta ez-ohiko deialdian Udal Batzaren gehiengoak onartu behar izaten du.

Hiru jantzi mota erabiltzen dituzte Anguianoko dantzariek: lehenengoa kalejiretarako jantzia da, bigarrena trokeo-dantzetarako erabiltzen duten jantzia eta hirugarrena trikimakoen dantzen egiteko erabiltzen dutena, hemen azpiko bideoan erakusten dena:

Hamaika trokeo-dantza egiten dituzte Anguianoko dantzariek: El cuatro, Las hijas del herrero, La Guardia, El Pica, La Naranjuela, La media vuelta, Redondo, Los almacenes de Haro, Mambrú, El repetido eta Los corzos.

Los Corzos:

Las hijas del herrero:

Informazioa eta bideo guztiak ondoko loturetan:

Dokumentuaren akzioak

2013/02/18 12:09
Errioxako gobernua lan dotorea egiten ari da bertako dantzak oso modu txukunean grabatuz eta sareratuz. Hemen ordea gobernuak ez du horrelako ardurarik hartzen bere gain, eta han eta hemen elkarteak aritzen gara lan hori medio urriekin egin nahian. Baina bistan da, gure lanaren kalitatea apalagoa dela.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.