Dokumentuaren akzioak
Angianoko dantzariak
Angiano, Errioxako herriko dantzak eta dantzariak ikus ditzakegu bideo honetan. Dantzariak herriari buelta eman eta gero Elizaren ate aurrean elkartzen dira. Ondoren xala, gonazpikoa eta gonagatik aldatzen dute, aldapatik botatzen direnean, honek forma ederrak hartu ditzan. Dantzariak, mutil-zaharrak izan ohi dira eta zanko batzuen gainean egiten dute dantza, azkenik, aldapa batean behera botatzen direlarik bueltaka. Jai hau uztailaren 22an eta iraileko azken asteburuan izan ohi da. Youtube, CulturadeRioja, 2011-02-18.
Dokumentuaren akzioak