Erregeek ekarri digute dantzanTV
Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen "Dantza, telebista
eta Internet: 2008an bai ala bai" izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea
dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko
baterantz urratsak ematen ditugun". Dantzari buruzko webgune batean
letrak eta argazkiak oso ondo daude, baina letxe, bideoa dira dantzak
toki batean egin eta bestea batean horren berri izateko aukera ematen
duen komunikazio tresna indartsuena.
2008rako erronka zen hori. 2008a joan da eta ez dugu jarritako helburua bete. Olentzerok ia-ia ekarri zigun oparia baina azkenean erregeak izan dira, 2009arekin batera bideoa dantzan-era normaltasunez ekarri digutenak. Momentuz produkzio propioa oso xumea izango da, telebista medio astuna eta oso garestia baita, baina gutxienez noizean behin dantzei buruz hitzegiteaz gain dantzak ikusteko aukera izango dugu. Azken urteotan Oier Ib-k, Eirek, Arantzak eta Iñakik grabatutako dantza irudiak prestatzen eta sareratzen badu lan apur bat Andonik datozen hilabeteotan.
CSko lagunek prestatu duten sistema erabilterraza eta azkarra da. Bideoak guk-geuk kargatu ditzakegu ala Youtube eta Googlevideokoak ere erabili daitezke. Eta gure bideoak beste webguneetan erabiltzeko aukera dago, embed kode pusketa erabiliz. Adibidez, hona hemen aurtengo lehen maskaraden irudiak, Barkoxen pasa den igandean Arantzak grabatutakoak.