Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza NASA, Amorebietako udala, FBI eta dantzan.com

Dokumentuaren akzioak

NASA, Amorebietako udala, FBI eta dantzan.com

2008/11/07 21:37
Ostiralean Stargate probatzeko aukera izan nuen. Hor ibili nintzen, atzera eta aurrera, planeta gorrira salto egin eta asteroide grisera itzuli. Maite pozik dago, eta ez da harritzekoa, lantokiko paretean egindako zuloa borobil-borobila geratu da. Berehala ikusiko dugu Isabel Preysler nos muestra su casa de Marbella redecorada foto-erreportajea geek-en Holan. Pena ping-pong mahaia iritsi gabe zegoela oraindik.

30 lagun bildu ginen ostiralean Gorosta Valleyko Stargatean, baina ez zen izan ate borobila probatzeko. NASAk, Amorebietako Udalak, FBIk eta dantzan.com-ek, zer duten komunean (konketaz gain) deskubritzeko konbokatu gintuzten. Eta esplikatu digute, bai horixe: Plone.

Zer da Plone?

Plone musika talde bat dela esplikatu zigun Mikel Larreategik. Horrez gain zope eta python-en oinarritutako edukien kudeaketarako software libreko sistema bat da. Alegia, dantzan.com egiteko CodeSyntax-eko teknikariek erabiltzen duten programa. Eta sistema horren ezaugarriak eta abantailak esplikatu zizkiguten ostiralean, nazioarteko plone eguna zela eta. Kontu interesgarri asko esplikatu zizkiguten Mikel Lizarralde, Mikel Larreategi eta Garikoitz Araolaza CSkideek, eta Plone erabiliz egiten dituzten gauzetako batzuk erakutsi zizkiguten Amorebietako Jabier Santamariak eta EHUko Jesus Romok. Oihanen bizkotxoek aparteko aipamena merezi dute: delicious!!!

Plonen oinarritutako webguneak dituzten beste bezero batzuekin  hitzegiteko aukera izan genuen. CIAkoak eta Washington-eko unibertsitatekoak ezin izan dira etorri, baina Goienako Iban Aranzabal eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi-ko Joxe Aranzabalekin oso gustura egon ginen berriketan.

Oinak baliatu

Dantzan aritzeko gorputza ezagutu eta mugimendua menderatu behar den bezala, dantzaren komunikaziorako ere tresnak menderatu behar ditugu. Edo gutxienez ezagutu eta haiekin moldatzen ikasi. Zenbaitek uste duenaren kontra, nik informatikaz  ez daukat ideiarik ere. Baina informatikariek sortzen eta prestatzen dituzten tresnak erabiltzen ikasteko ez dago informatikaz ezer jakin beharrik. Helburua, nire kasuan, dantzaren komunikazioan eraginkorra izatea da. Eta Stargaten atzera eta aurrera ibiltzeak, komunikazio horretarako tresnak erabiltzen ikasteko eta beste askoz gehiagorako balio du: besteak beste ezagutza eskuratu, antolatu, kokatu eta konpartitzen ikasteko balio du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.