Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Atharratze: Maskaradak 1976

Dokumentuaren akzioak

Atharratze: Maskaradak 1976

2013/03/12 11:35

Altzaiko dantzariek 1976. urtean Atharratzen eskainitako maskaraden irudiak dira honako hauek, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak sareratu dituenak. Andra Marikoek azaldu dutenez Altzaiko gazteek bi urtez segidan egin zituzten maskaradak. Soinurik ez du bideoak, baina txirulari lanetan Jean Mixel Bedaxagar eta atabalarekin Pierra Ager "Garat Arhane" ageri dira. Enseinaria Jean Pierre Rekalt da, Altzaiko dantza-maisu ezaguna. Muneinak, bralea, braletik jauztea, karakoiltzia, marexalen ofizioa, keresthuen ofizioa, gabota, txorrotxen ofizioa, godaleta, kauteren ofizioa, barrikadak eta aitzina pika dira ikusten daitezkeen dantza eta ofizioetako batzuk. 2013an Gamere-Zihigako gazteek prestatu dituzten maskaradetan Jean Pierre Rekalt-ek errejenta lanetan dihardu. Atharratze, 1976, Youtube, Andra Mari Dantz Taldea, 2013-03-11.

Etiketak
marexalak
braletik-jaustia
maskaradak
andra-mari-dantza-taldea
barrikadak
bralea
irudi-zaharrak
karakoiltzia
godaleta
kauterak
altzai
txorrotxak
aitzina-pika
jean-pierre-rekalt
zuberoa
zuberoako-dantzak
aitzineko-puntuak
muneinak
kerestuak
gabota
1976
xxmendea
dantza-jauziak
atharratze

Dokumentuaren akzioak

2013/03/12 15:10
Orain 37 urteko maskaradak ikustea ederra da beti, mila esker Andra Marikoei berriz ere. Atentzioa eman didaten kontu batzuk orain. Zalantza sortu zait ea zatiak desordenatuta ageri ote diren bideoan. Adibidez, Arraroa egin zaik bralearen zati batzuk bideoaren hasieran agertzen direla eta beste batzuk bukaeran. Juan Antonio Urbeltz-ek, "Dantzak" liburuan, besteak beste Altzaiko gazteen maskaradetan dantza eta ofizioek zuten ordena jasotzen du. Liburua 1978koa da, eta urte horretan bertan eskaini zituen Argiak Zuberoako maskaradak, beraz, bideoan agertzen dire Altzaikoen maskaradei buruz ariko da Urbeltz. Hauxe da bertan (224. orr) jasotzen duen dantza eta ofizioen ordena: Barrikada haustia, moneiñak, aintzina pika, branle, manitxalak, kestuak, gabote, txorrotxak, godaleta-dantza, bohaumiak, kauterak, moneiñak, aintzina pika, arribada.

Bestalde, konturatu naiz marexalen parte hartzea dantzetan, gaur egun ikusten dena baino handiago dela. Gabota eta godaletean aitzindariekin batera aritzen dira bi marexala.

Azkenik, iruditu zait dantzarietako bat, (Gathuzaina?) Dominika Rekalt "Titika" izan daitekeela.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.