atharratze etiketa duten bideoak
Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 branletik jauztea eta karakoiltzia
Igande honetan Gamere-Zihigan eskainiko dituzten maskaradekin bukatuko da Atharratze-Alozeko gazteen maskarada-egutegi ofiziala. Irudietan lehen maskarada agerraldian, Atharratzen dantzatutako branletik jauztea eta karakoiltzia ikus daitezke. Branletik jauztean aitzindari bakoitzak bere erakustaldia egiten du; bakarkako lanik luzeena izaten da eta une horretan ematen dituzte urratsik zailenak. Jarraian, entseinaria gidari dela soka osatzen dute, anderea aurrekoan eta laborarisa atzeko puntan ...