Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Atharratze-Alozeko maskaradak: Azken errepika 2022

Dokumentuaren akzioak

Atharratze-Alozeko maskaradak: Azken errepika 2022

2022/01/12 08:05

Igande honetan hasiko dituzte Atharratze-Alzoeko gazteek maskaradak, beraz, azken antolaketekin dabiltza egun hauetan. Larunbatean Zibozen egin zuten errepikan izan ginen, bertan, maskarada osoa eman zuten. Goizean barrikada entseatu zuten, ondoren tripak eta eztarriak beratzeko jan-edan pixka bat eta bazkal ondoan, ofizioak landu zituzten. Joimo Aranzet ari da errejenta eta dantza irakasle lanetan. Hogeita hamar bat gazteko taldea osatu dute, eta Antton Aranzet Zamaltzainak, Txelina Aranzet marexalak eta Johaiñe Iriart Buhame Jaunak prestaketa eta datozen saioen inguruko zenbait kontu azaldu dizkigute. Irudiak: Amaiur Aristi. Atharratze-Alozeko maskaradak, azken errepika, Ziboze, 2022-01-08.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.