Esne-berbak eta dantzaren neurria

2009/01/07
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan. Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen. Diru  hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta nik ezin eutsi zerrenda handitik txikira antolatzeko tentazioari:
  • Ikus-entzunezkoak 4.206.820
  • Antzerkia 1.254.877
  • Zinema euskaraz 1.098.980
  • Liburua, Literatura eta itzulpengintza 838.000
  • Arte bisualak 535.000
  • Musika 499.000
  • Jaialdiak 350.000
  • Dantza 262.000
Lehen ere aipatu nuen kontu hau Jaurlaritzaren bilera batean. Gauzen garrantzia diruarekin neurtzen da hemen eta zerrenda horrek argi erakusten du zein den dantzak Jaurlaritzaren lehentasun zerrendan duen tokia. Hortik aurrerakoak esne-berbak.