Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Kultura Plana eta dantzaren alorreko akzioak

Dokumentuaren akzioak

Kultura Plana eta dantzaren alorreko akzioak

2009/01/08 14:58
Pasa den abenduaren 17an Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den Kultura Planaren dantza alorreko talde eragilearen bilera izan genuen Gasteiz, Lakuan. Honakook parte hartu genuen bileran:

  • Iñaki Gomez - EJ
  • Imanol Arana - EJ
  • LIbe - Kualitate Lantaldea
  • Lide Arana - Gip. Diputazioa
  • Xabier Mendizabal - EDB
  • Filgi Claverie - Dantzaz
  • Marta Monfort - Gasteizko Udala
  • Laura Etxebarria - La Fundicion
  • Maria Eugenia Maisueche - Gip. Dantza. Profes. Elkartea
  • Carmen de las Cuevas - Gip. Dantza. Profes. Elkartea
  • Alicia Gomez - APDPV
  • Gabriel Ocina - APDPV
  • Oier Araolaza - dantzan.com
Planaren arabera bultzatzen ari diren akzioak aztertu ziren bileran.

1. "Euskadiko Dantza-Etxeak". Ideia zen lurralde bakoitzean horrelako dantzaren zentro dinamizatzaile bat martxan jartzea aldi berean baina erritmo eta egoera oso desberdinak daude batetik bestera. Gipuzkoan Foru Aldundiak urrats sendoak eman ditu eta Artelekun prestatu du horretarako egoitza. Bizkaian bulego bat jarriko da horretarako. Araban ez da oraindik erakundeen artean espazio bat adostu. Gauzak atzeratzen ari dira eta laster erabaki beharko dute zatika aurrera egin ala denak batera prest egoteko itxaron beharko den. Dantza etxeen kudeaketaz arduratzeko deialdi bat ateratzeko asmoa du Jaurlaritzak.

2. Dantza tradizionaleko dokumentazio sistema. Dantza tradizionalaren dokumentazioa biltzen duten artxibo eta bilduma pribatuak identifikatu, lokalizatu eta kuantifikatzeko plan bat jarri da martxan. Dantza tradizionaleko dokumentazio artxiboen mapa bat egingo da. Eusko Ikaskuntza arduratuko da mapa hori egiteaz. Horrekin batera Eresbilekin hitzegin da dantza tradizionalaren fondoak biltzeko atal bat ireki dezan bere dokumentazio zentroan. Fondo horrek haztegi lanak egingo lituzke, eta inoiz dantza tradizionalaren dokumentazio zentro bat sortzeko aukera izanez gero bertara bideratuko lirateke fondo horiek. Espero da bi ekimen hauek laster jarri direla abian.

3. Dantza ikasketa ofizialak egiteko aukera zabaltzeko eskaera. Hezkuntza sailari dagokio hau eta horregatik sail horrekin elkarrizketak hasteko plana prestatu da. EAEn bi zentrotan bakarrik dago dantzako titulazio profesionala eskuratzeko aukera. Katalunian aldiz 90 zentrok dute horretarako gaitasuna. Espezialitate aldetik ere oso aukera urria dago eta ez dago dantza tradizionala ikasteko aukerarik. Hezkuntza sailarekin bilerak egiteko eta sektorearen beharrak eta eskabideak artikulatzeko plagintza egin da eta 2009an burutuko da.

4, 5 eta 6. puntuak batera landuko dira
4. Dantzarako diru-laguntzak berraztertu eta egokitu.
5. Dantza sorkuntza eta ekoizpenerako laguntza lerroak ireki
6. Elkarte eta jarduera sendoenak babestu.

Erakundeak bildu eta hasiko dira  hiru puntu horien azterketa egiten.

7. Formazio iraunkorraren inguruko koordinazio mahai eratuko da 2009an.
8. Dantza programazioa sendotzeko plana egingo da.


Horiek dira bileran aztertu ziren kontuak. Ez da asko eta erritmoa nahi baino motelagoa da, baina aurrekontuek nahiko argi erakusten dute zein den Jaurlaritzaren lehentasun eskala eta beraz, sorpresa handirik ere ez.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.