Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta

Orain arteko ekarpenak

Izurtzako dantzariak zuri-beltzean

2018/02/23

San Nikolas eguna, abenduaren 6a, jai eguna izaten da Izurtzan. Festa giroan ospatzen dute eguna, inguruetako herrietatik ere hurbiltzen dira azokara. Meza ondorenean, berriz, Mendi Gain dantza taldeak dantza saioa eskaini ohi du. Juanan Aromak sareratu du Izurtzako dantza taldearen 1916ko argaz...

Gehiago irakurri

Zalduondoko inauterien berreskurapenaren kronika

2018/02/21

40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora  aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean ; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sarera...

Gehiago irakurri

Jose Urtubi, itsasoaren alde banatako bi dantza talderen zuzendaria

2018/02/05

Donostian emanaldi handia egin eta bi urtera, 1908an, Buenos Airesen, Argentinan ari zen Jose Urtubi dantza-maisua dantzariak prestatzen eta emanaldiak eskaintzen. 1906an Donostian 100 dantzariren parte hartzearekin egin zen dantza saioko zuzendaria Jose Urtubi zela jakin genuen Mikel Sa...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

San Blas, Ama Birjinaren atzetik dantzan

2018/02/02

Otsailaren 3a, San Blas eguna. Nafarroako kondaira batek dio, Ama Birjinak umea besoetan zeramala tenplura zihoala, judutar batzuk segika hasi zitzaizkiola. San Blas bidera irten omen zen eta Ama Birjinaren atzean dantzan hasi zen jarraika zituenak despistatzeko. Jose Duesok, "El calendario tradici...

Gehiago irakurri

Deustuarrak errege-erreginen aurrean dantzan

2018/01/15

1828an Fernando VII. eta bere emaztea, Josefa Amalia Sajoniakoa, Bilbo aldera joan zirenean Abandoko mutil gazteek dantza saioa egin zieten. Isabel II.ari ere, 1845ean Bilbora egin zuen bidaian, gazte talde batek dantza egin zion. Errege-erreginei egindako dantza-erakustaldi horien berri izan dugu ...

Gehiago irakurri

Zenbait dantza-testigantza interesgarri utzi digun Imanol Trebiño zendu da

2018/01/09

Kuarrenta profil honetan dantzaren inguruko agiri, bitxikeria eta testigantzak batzen ditugu. Horietako zenbait orain gutxi hil den Imanol Trebiño-ri zor dizkiogu. 2017ko abenduaren 19an hil da Imanol Trebiño eibartarra, 52 urte zituen. EHUko liburutegian lan egiten zuen, Gasteizen, eta besteak b...

Gehiago irakurri

Zangoak arin-jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea

2017/09/20

Ondo eta zuzen dantzatzea zer zen azaltzen du Tristanek lerrootan: "... Gure muthil gazte maitek ez dute hetan deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta for...

Gehiago irakurri

Dantzari gor-mutuak eta txistulari itsuak

2017/09/01

Ez-ohiko irudia dantzaren munduan: musikariak itsu eta dantzan ari direnak gor. Gaur egun, bizimodu eta jarduera arruntetan integratzeko ahalegina egiten da, baina ez dira kontu berriak horiek, XX. mendearen erdi aldera Deustun gor-mutuz osatutako dantza taldea izan baitzen. Hektor Ortegak �...

Gehiago irakurri

Heriuak bardintzen handi ttipiak

2017/07/17

"Hori bera da denen ixtoria" idatzi zuen Pierre Bordazarrek De Treville edo Iruriko jaun kuntearen azken hitzak izateko sortu zuen kanta ederrean. Eta horixe irudikatzen du heriotzaren dantzak, bizitzaren akabera, handi eta ttipi, guztiontzat berbera dela, lurren gaineko gure pasajea ilusione ba...

Gehiago irakurri

Lehenengo Aberri Eguneko aurreskua

2017/07/03

1932an ospatu zen lehenengo Aberri Egunean dantzatutako aurreskua ren irudia dugu ikusgai Unai Aranzadiri esker. Gerran eta erbestean Eusko Jaurlaritzaren parte izan ziren zenbait abokatu gazte tartean direla ageri dira ...

Gehiago irakurri