Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta

Orain arteko ekarpenak

Euskara eta dantza debekatu zituzten orain 80 urte

2017/06/13

Gaur dira 80 urte Eguna, euskarazko lehenengo egunkaria, itxi behar izan zutela. Tropa frankistak Bilbo hartzear zirela, hedabidearen lana eten beharrean aurkitu ziren bertan geldituz gero gogor zigortuak izango baitziren euskal kazetariak. Hiru aste lehenago, 1937ko maiatzaren 20an autoritate faxi...

Gehiago irakurri

Jose Zarraga "Eperra", "giribillak" maite ez zituen aurreskularia

2017/04/03

Aurreskulari gazteek jira-bira eta keinu gehiegi egiten dituztela irizten dio Eperrak , itzul-inguru bortitzak, pirueta sineskaitzak . Hantura eta dantzaren barrokizazio hori azaltzeko "giribilllak" hitza erabiltzen dutela dio Jose Zarragak: " alegia, galeriara begirako erakustaldi tontoak, neurri...

Gehiago irakurri

Hamar senideak korroan dantzan, eta ama alargundua begira

2017/03/13

Patziku Perurenak ohikoak dituen erako testu ederrean, hiru senide goizuetarren heriotzak ekarri dizkion oroitzapen eta testigantzak oparitu dizkigu, tartean, dantzari buruzko hau: "Hamar senideak korroan dantzan, eta ama alargundua begira. Gure aita 'xarra' berriz lotsatua: «Errin giñan pobr...

Gehiago irakurri

Jose Zozobarro, zezenaren aurrean ezpata-dantza dantzatu zuen banderilleroa

2017/02/27

Jose "Zozobarro", Itziarko zezenzalea, zezenaren aurrean jarrita eta banderillak eskuetan zituela, Debako San Roke ezpata-dantza dantzatu zuen Madrilen egindako zezenketa batean. Horren kontakizuna jaso du Eduardo Garciak Deba aldizkarian. Horra: [...] En el programa de fiestas de Deba del año...

Gehiago irakurri

Eskandalua Zestoako bainuetxeko dantzaldian

2017/01/30

1920an Zestoako bainuetxearen ondoan egindako erromeria bateko argazkitik abiatuta, dantzak, lotuak bereziki, zestoarren komunitatean eragindako gatazkak kontatzen ditu  Fernando Arzallusek, Danbolin aldizkarirako idatzitako testu honetan . Bainuetxeko langileek bezeroei ikusi eta ikasi zizkieten...

Gehiago irakurri

Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera

2016/10/05

OHARRA: 2015ekoa da albiste hau. 2018an irakurtzen ari bazara albistea kabalkada Uztaritzen da eta urriaren 13an eta 21ean. Igandean, urriaren 9an, eskainiko da Saran Kabalkada, tobera edo epaiketa antzeztua barne. Albistean idatzi genuen  "lehen aldiz antolatu" dela kabalkada Saran, baina...

Gehiago irakurri 1

Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/09

Jean Baptiste Elizanburu idazle sararrak 1888an Pauen argitaratutako eleberria da Piarres Adame. Liburuko pasarte batean, Olhetako ( Urruña eta Azkaingo mugako auzoa da Olheta)  festetan Piarres Adamek muxikoetan eskainitako dantza erakustaldia deskribatzen du: Erran behar dugu, zenbait hitz ...

Gehiago irakurri 3

Axular: "Erran behar da, gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza"

2016/07/08

" Galtzen da denbora gorputzaren plazeretan ibiltzeaz. Erraiten duzu: dezagun denbora iragan, gaitezin ioka, gaitezin dantza eta dosta. Eta etzaitzu gogoratzen bitartean denbora galtzen duzula". --- "Haragiaren plazeretan ez ohi da dantzarik, eta irririk baizen; iaterik, edaterik eta amorior...

Gehiago irakurri

Plazako piestia zelan egiten dan

2016/06/30

Abemarijeetan tanbolina ixilduta, geratuteko piestia da, emen examineetan dana. Oh! Au piesta santuba da, esango dabee dantzazaliak. Ta pensau legi zerbait, geijago ez dakijanak. Baina Bizkaiko ta Probinziako piesteetan au ta utsa bat dira. Bideetako etxiak, zelaijak ta sasi onduak ateraten dabee p...

Gehiago irakurri

Dantzariyaren premiyua

2016/06/17

Hona lau bertso, Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"k (Hernani, 1860 - Altza, 1936) jarriak, Saran ikusi zuen dantza txapelketaren berri emanez: Dantzariyaren premiyua  1 Lengo batian Sara'n izan naiz Santa Gurutza pasatzen, lau kaskaneta etorri ziran, etziran asko lotsatzen; arpegi beltzak zit...

Gehiago irakurri