Orain arteko ekarpenak
Marmutx: kaskarotak, John Churchil eta mendira igo zen hartza
2013/02/26
Uztaritzeko kaskarotek, martxa eta makila-dantza artean egiten dituzten dantzen artean batek marmutx du izena. Doinua ezaguna egiten da berehala, oso hedatua den kanta baten doinua baita: "Marlbrough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian eta "Es un muchacho excelente" kantaren doinu bera da Espainian. Nondik dator Uztaritzeko marmutx hori?
Iztuetaren txapinak
2009/06/26

Gipuzkoako dantzak egiteko utzi zizkigun argibide zorrotzek aditzera ematen zuten horiek egiteko, besteak beste, oinetako egokiak beharko zituela dantzariak. Dantza-maisuak behintzat txapin fin eta arinak zerabiltzala antzematen da honako argazki honetan. Juan Ignazio Iztueta dantza maisuaren dantzarako zapatilen argazkia Euskomedia fundazioaren digitalizazio lanei esker:
Brokel-dantza Bergarako besarkadaren urteurrenean, 1840an
2009/06/23

1839 urtean elkar besarkatu zuten Espartero isabeldarrak eta Maroto karlistak Bergaran, lehen Karlistaldiari amaiera emanez. Hori gogoratzeko urteurren ospakizunak egin ziren ondoko zenbait urtetan. Lehenengo urteurrenean Jose Ignazio Iztuetari enkargua egin zioten dantza talde bat presta zezan eta brokel-dantza eraman zuen. 1840ko brokel-dantza horren programa topatu dugu Koldo Mitxelena Liburutegian eta hona ekarri nahi izan dugu.