Hamar senideak korroan dantzan, eta ama alargundua begira
Patziku Perurenak ohikoak dituen erako testu ederrean, hiru senide goizuetarren heriotzak ekarri dizkion oroitzapen eta testigantzak oparitu dizkigu, tartean, dantzari buruzko hau:
"Hamar senideak korroan dantzan, eta ama alargundua begira. Gure aita 'xarra' berriz lotsatua: «Errin giñan pobrenak giñuzen, eta yende guzin aurren dantzan ibilli bar!». Hamaika aldiz esana neronek: «Horretxek zun ba merittua, atta!». Baina, alferrik: «Merittua?!»... Nik hemen ezagutu ditudan usario zaharreko kriskitin jole bakarrak, Saldisko Periko Urrutia eta gure osaba Kornelio, biak ere dantzari dotoreak. Kintoak nola ziren, behin baino gehigotan ikusiak baitauzkat nor baino nor. Baita neronek ziztua jota ere behin, Basakabin, Kandido Azpiroz atabaleroak eraman arazi ninduen esker. Hantxe ziren Larrañaga eta Azpillaga hil berria ere, bertsotan."
- Patziku Perurena: "Hiru senide goizuetar hil".