Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Euskara eta dantza debekatu zituzten orain 80 urte

Dokumentuaren akzioak

Euskara eta dantza debekatu zituzten orain 80 urte

2017/06/13 10:55
Euskara eta dantza debekatu zituzten orain 80 urte

Aurreskua Berrizen, herritarrak eta militarrak tartean direla. Andikona, Berriz, 1939-08-20. Argazkia: Indalecio Ojanguren - guregipuzkoa.eus CC BY-SA

Gaur dira 80 urte Eguna, euskarazko lehenengo egunkaria, itxi behar izan zutela. Tropa frankistak Bilbo hartzear zirela, hedabidearen lana eten beharrean aurkitu ziren bertan geldituz gero gogor zigortuak izango baitziren euskal kazetariak. Hiru aste lehenago, 1937ko maiatzaren 20an autoritate faxistek euskararen erabilera debekatu zuten. Euskara, ordea, ez zen debekatu zuten adierazpen bakarra izan. Euskara galarazi eta hilabete gutxira, 1938ko martxoaren 30ean, dantzatzea ere legez kanpokotzat jo zuten.

Espainiera inperioaren hizkuntza

Gaztelania ez zen hizkuntza edo dialektoa hitz egiten zuen edonor salatua izango zela esaten zuen abisua eman zuten Donostiatik, “Se denunciará a todo aquel que infrinja lo dispuesto sobre la prohibición de hablar idiomas y dialectos diferentes del castellano”. Egun hartatik espainiera zen inperioaren hizkuntza, “Español, habla la lengua del Imperio”. Orduan hasi zen, euskararen eta gainerako hizkuntzen gaineko linguizidio Espainian, erregimen totalitario frankista indarrean zen urte luzeetan iraun zuena. Mugalari blogean izan dugu orain 80 urteko debeku hauen berri.

Euskara eta dantza debekatu zituzten orain 80 urte 1
1938-03-30, Durangoko udal artxiboko dokumentua.

Dantza debekatuta

1938ko martxoaren 30ean, Durangoko komandantzia militarretik bertako alkateari igorritako debekuak honela zioen: “Para su debido cumplimiento en lo sucesivo, he de manifestar a Vd. que hasta nueva orden recibida de mi Autoridad quedan prohibidos en los pueblos y localidades de su jurisdicción militar los bailes públicos" (Aurrerantzean bete dadin, esan beharra daukat, nire autoritatearen abisu berria jaso arte, bere eskumen militarreko herrietan dantza publikoak debekatzen direla).

Berriz 1939, Andikonan prozesioa
Prozesioa Berrizen, herritarrak eta militarrak tartean direla. Andikona, Berriz, 1939-08-20. Argazkia: Indalecio Ojanguren - guregipuzkoa.eus CC BY-SA

Zenbait kasutan dantzatu zitekeela gehitu zuen: "Solamente y en casos determinados de regocijo público con motivo de algún acontecimiento Nacional y confirmado oficialmente, podrán celebrarse previa mi autorización dichos bailes y otras análogas manifestaciones o fiestas públicas" (Gertaera nazional baten inguruko alaitasun handiko kasu zehatzetan bakarrik, beti ere ofizialki baieztatua bada, nire aldez aurreko baimenarekin, ospatu ahalko dira dantzak eta beste antzeko adierazpenak eta festa publikoak). Horren adibide sarrera hau laguntzen duten bi argazkiak, militarren babesarekin Berrizen Andikona auzoan 1939an antolatu zituzten festak eta dantzak.

Euskara eta dantza debekatu zituzten orain 80 urte 2
1938-03-30, Durangoko udal artxiboko dokumentua.

Ez zen izan ez euskarak ez dantzak ezagutu zuten ez lehen ez azken debekua. Baina orain 80 urte ezarritako debekuek arrasto sakona utzi eta galera sakonagoa eragin zioten euskal hizkuntza eta kulturari, dantza bera tarteko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.