Heriuak bardintzen handi ttipiak
"Hori bera da denen ixtoria" idatzi zuen Pierre Bordazarrek De Treville edo Iruriko jaun kuntearen azken hitzak izateko sortu zuen kanta ederrean. Eta horixe irudikatzen du heriotzaren dantzak, bizitzaren akabera, handi eta ttipi, guztiontzat berbera dela, lurren gaineko gure pasajea ilusione bat bihurtuz.
Vergänglichkeitsbuch, XVI. mendean Wilhelm Werner-ek idatzitako liburua da. Aleman zaharrean eta poesian dago idatzia, bi zati klasiko ditu. Batetik "hiru bizidunen eta hiru heriotzen" historia klasikoa, eta bestetik heriotzaren dantza. Bi istorioak ilustrazio zoragarriz apainduta ageri zaizkigu.
Heriotzaren dantza Erdi Aroko arte genero bat da, heriotzaren unibertsaltasuna lantzen du. Pertsonaren jatorriak edo maila sozialak ez du axola, heriotzaren dantzak, denak berdintzen baikaitu. Gizaki guztioi, salbuespenik gabe, iristen zaigu heriotza.
Heriotza irudikatzen edo pertsonifikatzen duen eskeletoak, edozein adinetako eta klase sozialetako pertsonak hilobi baten ingurura dantzatzera gonbidatzen ditu.
Heriotzaren dantza zineman, Zazpigarren zigilua, Ingmar Berman, 1957.
Gaurdaino iraun dute zenbait heriotzaren dantzak, tartean, Gironako Verges herrian ostegun santuko prozesioan dantzatzen den Dansa de la Mort.
Irudi gehiago Vergänglichkeitsbuch liburuko ilustrazioak argazki bilduman dituzue ikusgai.