Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantzariak Jose Arrueren margolan agertu-berrian
Hamasei dantzari Laudioko Bitorika irin fabrika aurreko zelaian dantzan; ezpata-dantzariak dantzari-dantzako agintariena dantzatzen ikus daitezke Jose Arrue (1885 Bilbo - 1977 Laudio) margolariak eginiko koadro honetan. Dantzarietako batek ikurrina astindu eta gainerakoak horren azpian makurtzen diren unea, hain zuzen ere.
Estanpan ikus daitezke dantzariak autoritateen eta musikarien aurrean dantzan hainbat herritarrez inguratuta. Felix Mugurutzari esker izan dugu Arrueren margolan honen berri. Josearrueobra blogean irakurri ditugun azalpenen arabera 1933an eginiko lana da. Jose Arruek gordeta zuen argazki bat zen orain arte margolanari buruz zuten erreferentzia bakarra. Orain, Arocena museoa (Torreon, Mexiko) arruetarrekin harremanetan ipini da lan honen berri emateko.
Ezkerreko beheko izkinan Belaustegigoitia anaiak ageri dira, Jose Mari, Santi eta Ramon fabrikako Jazinto arduradunarekin hizketan. Garai hartan irin fabrika Frantzisko Belaustegigoitiarena zen; Arruek koadroa margotu baino urte batzuk lehenago Jose Mari Gonzalez Gorbeñaren familiari erosia.
Eskuineko beheko kantoian ageri den bikotea, berriz, Elvira Arozena eta Frantzisko Belaustegigoitia izan daitezke. Lehen planoan ageri dira, beraz, fabrikako jabeen familiako kideak dantzarien eszenari distantziatik begira. Ezpata-dantzariak herritarrek inguratuta ari dira dantzan, autoritateak eserita dauden eserlekua aurrez-aurre dutela. Hiru dira agintariak eta alboan dituzte musikariak, bata txistua eta danbolinarekin eta bestea atabalarekin.
Informazioa: MUSEOS. Museo Arocena, Torreón (México) (2022-03-03)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23