Milafranga 1944: Euskal dantzen jaialdia Bigarren mundu gerlaren tarte batean (1943-1945), euskal kultura bultzatzeko sortu zen Eskualdun Gazteen Batasunak (E.G.B.), zenbait dantza taldeko dantzariak bildu zituen: Miarritze (Olaeta, gero Oldarra izan zirenak), Baiona, Bordele (Irrintzi), Paris (Errepika), Kanbo (Kanboko Izarra), Baigorri,...https://dantzan.eus/kidea/kuarrenta/milafranga-1944https://dantzan.eus/kidea/kuarrenta/milafranga-1944/@@images/image-1200-c6f6fb4aaeb4a62ea9e39c0481c76e54.jpeg
Milafranga 1944: Euskal dantzen jaialdia
2022/11/14
Bigarren mundu gerlaren tarte batean (1943-1945), euskal kultura bultzatzeko sortu zen Eskualdun Gazteen Batasunak (E.G.B.), zenbait dantza taldeko dantzariak bildu zituen: Miarritze (Olaeta, gero Oldarra izan zirenak), Baiona, Bordele (Irrintzi), Paris (Errepika), Kanbo (Kanboko Izarra), Baigorri, Jatsu, Larresoro, Itxasu, Milafranga, Uztaritz (Zazpiak bat). Bi ekitaldi handi antolatu zituzten. 1943Ko abuztuaren 1ean Uztaritzen eta 1944ko apirilaren 16an Milafrangan, Jean Saint-Pierre apaiz eta euskal kulturaren bultzatzailearen babesean.
Philippe Larrenduxek sareratu ditu bere ama Leonie Larrenduxek (Dolhats, ezkont-aurretik) 1944ko apirilaren 16an Milafrangako pilota-plazan egin zituen argazkiak.