Konjuroak, ezpata erasoak eta atxiloketak Antioko ezpata-dantzan
Bihar, Santa Ixabel eguna, Zumarragako Antio baselizan ezpata-dantza egingo dute. Ezpata-dantza honek hainbat istorio eta bitxikeria biltzen ditu eta bere ezkutuko sinbologian oinarritutako ipuin eta dokumentalerako bide ere eman du. Santa Isabel egunez egiten den ezpata-dantzaren inguruko zenbait artikulu eta irudi historiko bildu ditugu sarrera honetan.
Uztailaren 2an, urteroko ohiturari jarraituz Irrintzi dantza taldeko dantzariak segizioan igo eta Santa Isabeli egingo diote dantza eta ondoren aurreskua aterako dute. Dantzariek hobe dute zintzo agertzea hitzordura, behinola ezpata-dantzariak atxilotu baitzituzten dantzara ez agertzeagatik. Beste behin, dantzan ondo ez jakiteagatik ezpata sartu zion dantzari bati dantza-maisuak. Luzaroan gizonezkoak aritu dira ezpatak astinduz dantzan, baina 2015ean tradizioa egungo errealitatera egokitu eta neska-mutilak, genero bereizketarik egin gabe atera ziren plazara. Antioko baselizaren bueltan egiten den ezpata-dantza honek badu historia atzetik eta aurrerantz dute begirada.
Bitxikeriak historikoak Zumarragako ezpata-dantzan
Ipuina eta dokumentala
Zumarragako ezpata-dantzaren irudi zaharrak
2015etik emakumeen parte hartzea
Zumarragako ezpata-dantzaren azken 10 urtetako irudiak