Orain arteko ekarpenak
Plazara Dantzara dantzaldi gidatua Errebalen
2022/10/25
Lotuan, soltean eta sokan; dantza-jauziak, ingurutxoak eta kontra-dantzak. Ostiral honetan, urriaren 28an, 19:00etan, dantzaldi gidatua egingo dugu Errebalen. Iker Allur arituko da zuzeneko musikarekin eta Patxi Montero arituko da dantzaldia gidatzen.
Plazara Dantzara hau ikasturte honetan egingo...
Martin Zalakainen azken abenturaren bezperetan
2022/10/18
Igande honetan, urriaren 23an, eskainiko da azken aldiz Martin Zalakain. Donostian izango da, Victoria Eugenia antzokian eta agortuta dira sarrerak. Estreinatu zenetik bost urte pasa dira eta lehen egunetik izan duen ikusmin eta erakarmenak bizi-bizirik dirau. 26 emanaldi eta 15.000 ikuslerekin b...
Ez-ohiko bi urteren ondoren irailaren 8an egingo ditugu Arrateko Dantzak
2022/09/07
Pandemiaren ondorioz bi urtetan ez da ohiko festarik izan Arraten eta ezpata-dantza ez-ohiko moduan egin dugu. 2020an bezperetan dantzatu eta bideoz eman genuen eta 2021ean irailaren 8an bi dantzarik egin zuten dantza eta ezpata-dantza osoa kofradiaren egunean eskaini genuen. 2022an gauzak be...
Gerrako umeen oroimena dantzan jarri dugu Caerleonen
2022/08/04
Gerra, erbestea eta umeak. Oroitzapen saminak eragiten dituzten trajediak. 1937an 4000 euskal ume erbesteratu ziren Britainia Handira. Haietako asko ez ziren inoiz itzuli. 85 urte pasa dira eta historiaren pasarte latz haren memoria itzaltzen ari da. Noizbait ume izan zirenetako gehienak bezala. Ba...
Galesera goaz, Gerrako Umeen 85. urteurrenean dantzatzera
2022/07/06
Kezka dantza taldea taldeak Galesera bidaiatuko du uztailean, The Basque Children UK’37 elkarteak antolatutako biltzarrean dantza egitera. Zehazki Caerleon-Newporten izango gara 1936ko Espainiako Gerra Zibiletik ihesi euskal umeak errefuxiatu zireneko urteurrenean.
Basque Children 85 urte ...
Juan San Martin jaio zela 100 urte
2022/06/22
Bihar, ekainaren 23an, 100 urte beteko lituzke Juan San Martinek, 1922ko San Joan bezperan etorri baitzen mundura. Euskaltzaindiak bere osoko bilkura Eibarren egingo du gaur eta omenaldia eskainiko zaio. Eibartar ilustrea, euskal hizkuntza eta kulturaren jakintsu, ikertzaile eta sustatzaile erra...
Dantzari Eguna plazara itzuliko da berriz
2022/06/09
Bi urtez plazatik ezkutatuta egon ondoren, bihar, ekainak 10, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Untzaga Plazan izango da Eibarko Dantzari Eguna. Ohi bezala, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak publikoan erakusteko aukera izango da. Dantza taldeko nagusiek Ot...
Euskal Jaia izango dugu Eibarren asteburuan
2022/05/24
Maiatzeko azken asteburuan ospatu izan da Euskal Jaia Eibarren eta azken bi urteetako gora-beheren ondoren ohiko data eta ospakizun eredura itzuliko da Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen festa. Txarangak, kontzertuak, azoka eta kantu-afariak ez dira faltako eta igandean dantzan protagonista i...
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/06
Dantzak Eibarren duen indarra erakusteko aukera eskaini digu 2022ko Dantzaren Nazioarteko Egunak. Kaxako lagunen proposamenak dantzan jarri gaitu herriko hainbat dantza talde eta eskola: Biraka, Ballet Eibarres, NeleDantza, Os Galaicos, Kaxa bera eta Kezka, denok bat hartuta, kaleak hartu ditugu et...
Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dugu Eibarren
2022/04/25
Eibarren dantzaren sustapenean dihardugun elkarte, talde eta eskolak batu gara eta lehen aldiz elkarrekin ospatuko dugu Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta dantza ospatzeko dagoen modu onenean gainera, dantza eginez. Apirilaren 29an ospatzen da urtero mundu osoan Dantzaren Nazioarteko Eguna eta aurten...
Orain arteko erantzunak
Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
2025/08/20
Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]
Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/02
Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.
Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
2023/06/22
Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.
kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!
2021/10/29
Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/09
Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/08
Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.
Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/04
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]
Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]