Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Juan San Martin jaio zela 100 urte

Dokumentuaren akzioak

Juan San Martin jaio zela 100 urte

2022/06/22 09:55
Juan San Martin jaio zela 100 urte

Juan San Martin Eibarko Seme Kuttun izendapena, Eibar, 2006-11-17. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea (cc) by-sa

Bihar, ekainaren 23an, 100 urte beteko lituzke Juan San Martinek, 1922ko San Joan bezperan etorri baitzen mundura. Euskaltzaindiak  bere osoko bilkura Eibarren egingo du gaur eta omenaldia eskainiko zaio. Eibartar ilustrea, euskal hizkuntza eta kulturaren jakintsu, ikertzaile eta sustatzaile erraldoia, eta gure gertuko baratzean, Eibarko Klub Deportiboan hainbat lan egindakoa, deportiboko aldizkari edo boletinari berak jarritako Kezka izena ere, gero dantza taldeak hartu zuena,  berari zor diogu. Juan San Martinek, bere bizitza emankorrean zenbat gai jorratu zituen sinestezina da, eta dantzaz ere egin zituen ekarpenak. Han hemen argitaratutako etnografia lanez gain, 1998an argitaratutako Gregorio Santa Cruz dantza maisua liburuaren hitzaurrea idatzi zuen eta bertan Eibarko garai bateko dantza-kontuak izan zituen hizpide. 

Eibarko seme kuttun

Juan San Martin Eibarko seme kuttun izendatu zuen Eibarko Udalak 2005eko apirilean. Gaixo zen une hartan eta ez zen izendapen ekitaldia egin. HIlabeteren buruan hil zen Juan San Martin, eta hil ondoan, urtebete beranduago, 2006ko azaroaren 18an egin zen ekitaldia. Bertan ezpata-dantza eskaini genuen Usartza txistulari taldeak eta Kezka dantza taldeak. Egun hartako argazkiak dira honakoak.

Juan San Martin Seme Kuttun 2006 ezpata-dantza
Juan San Martin Seme Kuttuna izendapen ekitaldian ezpata-dantza, Eibar, 2006-11-17. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Juan San Martin Seme Kuttun 2006 ezpata-dantza
Juan San Martin Seme Kuttuna izendapen ekitaldian ezpata-dantza, Eibar, 2006-11-17. Argazkia: Iñaki Zugasti - Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Juan San Martin Seme Kuttun 2006 ezpata-dantza
Juan San Martin Seme Kuttuna izendapen ekitaldian ezpata-dantza, Eibar, 2006-11-17. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Juan San Martin Seme Kuttun 2006 ezpata-dantza
Juan San Martin Seme Kuttuna izendapen ekitaldian ezpata-dantza, Eibar, 2006-11-17. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Juan San Martin Seme Kuttun 2006 ezpata-dantza
Juan San Martin Seme Kuttuna izendapen ekitaldian ezpata-dantza, Eibar, 2006-11-17. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com