Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Gerrako umeen oroimena dantzan jarri dugu Caerleonen

Dokumentuaren akzioak

Gerrako umeen oroimena dantzan jarri dugu Caerleonen

2022/08/04 11:05
Gerrako umeen oroimena dantzan jarri dugu Caerleonen

Kezkako dantzarien aurreskuan Carmen Kilner agurra jasotzen, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Argazkia: Josu Garate - Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Gerra, erbestea eta umeak. Oroitzapen saminak eragiten dituzten trajediak. 1937an 4000 euskal ume erbesteratu ziren Britainia Handira. Haietako asko ez ziren inoiz itzuli. 85 urte pasa dira eta historiaren pasarte latz haren memoria itzaltzen ari da. Noizbait ume izan zirenetako gehienak bezala. Baina haien oroimena bizirarazteko sortu zen Basque Children UK'37 elkarteak eusten dio oihartzunari. Ume haietako batzuk Caerleonen hartu zituzten eta hori ezagutzera eman nahirik Galesko herri honetan antolatu dituzten 2022ko uztailean 85. urteurren ekitaldiak. Bertan izan gara Kezka dantza taldeko musikari eta dantzariak, garaiko umeek egin bezala, euskal dantzen bidez euskal kultura eta identitatea gorpuzten.

Caerleon 2022 Kezka dantza taldea
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Arg.: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Kezka dantza taldearen espedizioa hemen, ezkerretik eskumara goiko lerroan: Ekhi Zugasti, Roberto Altzerreka, Ainhoa Larrañaga, Eider Gisasola, Jone Saez, Jone Lahigalga, Jone Amuategi, Idoia Lahidalga, Izar Araolaza, Ane Muguruza, Anartz Fernandez eta Iñaki Barua. Beheko lerroan: Josu Agirre, Josu Garate, Oier Araolaza, Unai Txurruka, Luken Aranburu, Amaiur Aristi, Julene Usobiaga eta Amaia Baglietto. 

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Historia, iraganeko gorputzen arrastoa

Euskaldunoi babesa eskaini ziguten eta "gure" umeak hartu zituzten Galesko herrira iritsi gara. Uztailak 14 ditu gaur eta 8.000 biztanleko herrian iristean erromatar garaiko aztarnen kartelek eman digute ongietorria. Herriaren erdigunean, harrizko eraikin polit baten aurrera iritsi gara. Priory hotela da, sartu gara barrura eta british estiloko pub edo tabernan gaude, beste aldean ekitaldien eta dantzen eremu izango den jardin ederra, zuhaitz ikusgarriz inguratua.

Caerleon 2022 Kezka dantza taldea JG
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Argazkia: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Gure zain dira Basque Childrentarrak eta kokatzeko astirik gabe jantzi eta dantzan ari gara.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Izan ditugu emanaldi hobeak; gorputzak han genituen, bai, baina gure buruak oraindik lur hartu gabe zeuden eta kontzientziarik gabeko gorputzak bere kasa moldatu behar izan dira. 

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Txaloak eta zorion adierazpenak jasotzen hasi garenean hasi gara non gauden konturatzen, Basque Children elkarteko lagunak, biltzarrera hurbildutakoak eta euskal ordezkariak agurtzen eta gure buruak kokatzen.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Harrera beroa egin ditute eta pozik gaude, baina emanaldia kaskar samar joan dela eta gorputza ere halakoa geratu zaigu. Ez da okerrik egin dugula ere, baina hotz, motel, plano... argazkiek postal ederrak erakusten dituzte; ikusleak hunkituta agertu zaizkigu; baina gure dantza saioari tokiari darion emozioa falta izan zaio.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Euskaldunak Caerleonen

Hotelaren belardi-terraza ederrean bazkaldu dugu. Bazkalostean euskal umeak Caerleonen izan zuten historia jasotzen duen dokumentala ikusteko aukera izan da. Ez ziren oporrak izan umeentzat. Eta herritarrekin harremanak ez ziren errazak izan beti. Euskal gaztetxo talde bat herritik aparte zegoen etxe batean egokitu zen. Beraiek bakarrik bizi ziren han. Jatekoa eramaten zieten herritar babes elkarteko kideek, baina jakiak errepikatzen zirela eta patatez gogaituta ageri ziren euskal gazteak. Okerrena ez zutela ezer egiteko.

Kezka Gales Basque Children 2022
Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

 Beraz, batera eta bestera, noraezean ibiltzen ziren eta asperduraren asperduraz bihurrikeriak egiten hasi ziren. Auzokoak gogaitu zituzten eta bizikidetza gatazkatsua gertatu zen. Gazteekin futbol talde bat antolatu eta txapelketa batean apuntatzeak bideratu zuen auzia. Ohartuta ginen futbolak protagonismo handia zuela Caerleon-eko ospakizunetan eta hor ulertu genuen arrazoia. 

caerleon basque boys football
The Basque boys, euskal ume errefuxiatuen futbol taldea Caerleon-en.

Erromatar garaitik

Euskaldunok Galesko inguru horrekin izandako harremanaren historia ez zen baina 1937an hasi. Caerleonen erromatar aztarna aberatsak daude eta horiek bisitatzerakoan ohartu ginen agian ez ginela hara iritsitako "bigarren" euskaldunak ere. Erromatar museoa eta bainuetan bisita gidatuak izan genituen. Erromatarren Augusta bigarren legioaren egoitza izan zen Caerleon. Hadrianoren harresia defendatzera igotzen ziren bertatik eta ondoren atsedena hartzera itzultzen ziren Caerleonera bertako barrakoietan biziz eta bainuetan plazer hartuz. Ikertzaileek agertu izan dutenez baskoiak eta barduloak ugari izan ziren Britainiar uharteetan legio erromatarrak osatuz, beraz, ezin baztertu euskaldunen arbasoetako batzuk ez ote ziren Caerleonen bisitatu genituen harresi, gotorleku, barrakoi eta bainuetan ibili orain bi mila urte.

Kezka Gales Basque Children 2022
Erromatar museoa, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Bigarrenean, gorputz eta arima

Priory hotelaren zelaira itzuli, dantzari-jantziak jarri soinean berriz eta eguerdiko emanaldi pattalaren arantza ateratzeko ordua etorri da. Oraingoan bai, ongi berotu eta girotu gara dantzara atera aurretik. Dantzariak gorputzak berotzen ari ginela txistulariak ere hasi dira tresnak, aho eta eskuak berotzen, eta aireratzen hasi diren doinuak kantatzen hasi dira emanaldiaren zain ziren biltzarkideak.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Dantzariak ere batu dira kantura. Eskaera ere izan dugu. "Andre Maddalen kantatuko duzue? Caerleoneko eskoletan aritu gara Euskal Umeen historia ezagutzera ematen eta Andre Maddalen kantatzen ikasi dute ikasleek". Halaxe ba, Andre Maddalen kantatu eta dantzatu dugu denok elkarrekin.

Caerleon 2022 Kezka dantza taldea JG
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-14. Argazkia: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Dantzari-dantzako zenbait pieza, kaskarot arrantzaleen dantza eta soka-dantza eskaini ditugu.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Orain bai animoso aritu gara eta goizeko zapore mikatza gozatu dugu. 

Caerleon 2022 Kezka dantza taldea JG
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Argazkia: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.
 
Caerleon 2022 Kezka dantza taldea JG
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-14. Argazkia: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Lagun artean

Suabe hasi eta goranzko norabideari eutsi diogu. Hirugarren emanaldia ostiralean izan dugu eta ordurako gure taldea erabat osatu dugu.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Irantzu Garamendi eta Asier Berrojalbiz, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Caerleon 2022 Kezka dantza taldea JG
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Argazkia: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Euskal Herritik etorritako Irantzu Garamendi eta Asier Berrojalbiz musikariek beraien emanaldia eskaintzeaz gainera gurekin batera aritu dira, beraiek jotako fandango, arin-arin eta kalejirak dantzatu baititugu.

Kezka Gales Basque Children 2022
Irantzu Garamendi eta Asier Berrojalbiz, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Tokira egin gara dagoeneko eta gustura aritu gara, parajeaz, jendarteaz, giroaz eta dantzaz gozatu dugu.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Caerleon 2022 Kezka dantza taldea JG
Kezka dantza taldea, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Argazkia: Josu Garate - Kezka (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Kezka dantza taldea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Amaren alaba

Gaur azken emanaldia dugunez gure aingeru-guardakoa, Carmen Kilner atera dugu aurreskuan. Carmenen amak 23 urteko neska gaztea zen erbesteratutako umeen kargu egin eta haiekin batera erbesteratu zenean. Andereñoa zena ordezko ama bihurtu zen hainbat eta hainbat umerentzat, eta ez zuen atsedenik hartu, ez bere buruan ere pentsatu bere kargu ziren ume guztiak ongi bideratuta ikusi zituen arte. Hori gertatu zenean Ingalaterran errotua zen dagoeneko eta han hazi zuen bere "bigarren" familia, Basque Childrenez gain berak erditutako umeez osatutakoa, tartean Carmen bera.

Caerleon 2022 Carmen Kilner eta Kezka dantza taldea
Carmen Kilner Kezka dantza taldeko dantzariekin, Caerleon, Basque Children, 2022-07-15. Argazkia: Josu Garate - Kezka dantza taldea. (cc) by-sa.

Carmen da Basque Children-en sua piztuta mantentzen duena gaur egun eta gu Caerleonera etorri izanaren erantzule nagusia.

Caerleon 2022 Carmen John Kilner
Carmen eta John Kilner, Caerleon, Basque Children, 2022-07-14. Argazkia: Josu Garate - Kezka dantza taldea. (cc) by-sa.

Musika eta dantzak batuta

Gure emanaldiaz gain Irantzu eta Asierrek euskal doinu eta kanta sorta polita eskaini dute, John L. Thomas harpa jotzaileak ere eskaini ditu pieza eder batzuk, elkarrekin ere aritu dira, eta azkenik Newporteko Tredegar House Folk Dancers delako taldea aritu da. Galesko dantza tradizionalen sorta ederra eskaini dute, txukun eta dotore aritu dira eta bukaeran elkarrekin dantza egiteko zenbait pieza irakatsi eta denok batera dantzatzen bukatu dugu. 

Kezka Gales Basque Children 2022
John L. Thomas harpa jotzailea, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Tredegar House Folk Festival Dancers, Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Azkenerako, talde-argazkia izan behar zena familia-argazkia bihurtu da beraz, elkarrekin partekatu ditugun tarte-apurrak baina kantu eta dantzak eskertuz, eta berriz batzeko proposamenak elkarri eginez. 

Kezka Gales Basque Children 2022
Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Bueltak amari

Bidaiaren aurrekontua dantza taldeak aurreratu du Eibarko Klub Deportiboak babestuta. Diru-laguntza eskaerak egin ditugu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Etxepare Institutuaren laguntzak jaso ditugu. Aurrekontuaren zati handi bat estali dugu bien artean. Hirugarren zatia taldeak bere gain hartu du.

Kezka Gales Basque Children 2022
Gales-era bidean, Basque Children UK'37 biltzarrean parte hartzera, 2022-07-14. Argazkia: Kezka (cc) by-sa.

Basque Children elkartearen biltzarra eta ekitaldian Caerleonen, Newporten izan dira, eta guk egoitza Cardiffen izan dugu. Hain zuzen bidaiak Cardiff (gauez, zein egunez...) ezagutzeko aukera eskaini digu, eta itzuli aurretik Ingalaterrako Bath hiri ederra, Caerleon bezala erromatar garaian bainu-etxeak izan zituena bisitatu dugu. 

Kezka Gales Basque Children 2022
Cardiff (Gales), 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Kezka Gales Basque Children 2022
Cardiff (Gales), 2022-07-16. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Itzuli dira gorputzak eta ekarri ditugu oroitzapenak. Etorriko dira berriak. 

Kezka Gales Basque Children 2022
Cardiff (Gales), 2022-07-16. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com