Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Gerrako umeekin Southamptonen

Dokumentuaren akzioak

Gerrako umeekin Southamptonen

2012/06/01 14:25
Pasan den maiatzaren 12an Southamptonen izan gara, gerrako umeen 75. urteurreneko ekitaldian dantza egiten. Orain bost urte Kezkako talde txiki bat izan zen bertan 70. urteurrenean, eta oraingoan talde handixeagoa joan gara.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3161

Basque Children UK'37
elkarteak antolatutako ekitaldiak Ingalaterran bizirik diren umeetako batzuk eta Euskal Herrian bizi diren beste batzuk bildu zituen Southamptoneko Unibertsitatean. Haien inguruan senideak, lagunak, ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta bestelkoak bildu dira. Orain 75 urte, 4000 ume eta haiekin batera joan ziren irakasle eta laguntzaileen exilioa gogoan hartu eta ahanzturan erortzen ez uzteko asmo sendoa dute denek.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3180
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak-IZ-IMG-3198

Unibertsitatean antolatutako ekitaldi guztietan parte hartu genuen. Protokolozko dantza eginez batzuetan, musika eta kantuen bidez giroa berotuz bestetan, eta baita emanaldia eskainiz arratsaldean.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3217
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3229

Gerrako umeetako batzuk, denon aurrean eskainitako testigantza eta kontakizun latzak izan ziren jardunaldiko unerik hunkigarrienak. Gure aldetik, laurogei urtetik gora dituzten umeen artean, Eibarko senideak zituen bat ere ezagutzeko aukera ere izan genuen.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3288
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3311
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3449

Egindako dantza bakoitza gogotik txalotu eta eskertu ziguten, eta horrelakoetan gustura geratzea erraza da. Jardunaldia jarraitzen bisitari berezi bat ere izan zen. Itziar Mendizabal, Royal Balleteko dantzari hondarribiarra. Orain 60 urte, gerrako ume batek, Pirmin Trekuk, dantzatu zuen konpainia berean dago Mendizabal, eta Trekuren nondik norakoak eta bere exilio-lagunen bizipenak ezagutzeko aukera izan zuen.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3171

Guretzat berriz, a zer nolako konpromisoa, maila horretako dantzari profesional baten aurrean dantzatzea... Durangaldeko dantzari-dantza eta Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait dantza, doinu zahar batzuk eta soka-dantza dantzatu genituen.

Gari Otamendi añorgarrak lagundug gintuen Southamptonera Kezkako troupean, eta bera jarri genuen lehenengo lanean, erreberentzia dantzatzen.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3473
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3527
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3550
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3570

Jose Miguel Laskurain txistulariak nahikoa lan izan zuen Southamptonen, kalejirak, girotze lanak eta dantzariei laguntzen. Bereziki estimatzen dute Gerrako Umeek txistuaren soinua, eta gogotik eskertu eta txalotu zuten Laskurainen prestutasuna.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3572
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3596
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3617

Dantzari-dantza eta brokel-dantzako zenbait piezaren ondoren, doinu zahar batzuk: txakolin, ormatxulo eta punta-motz.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3653
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3666
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3699

Eta emanaldia borobiltzeko, soka-dantza. Itziar Mendizabal gonbidatu genuen aurreskuaren agurra jasotzera, eta Carmen Kilner, Gerrako umeekin Southamptonera bidaiatutako andereñoaren alaba eta Basque Children UK'37 elkarteko kidea atzeskuaren aurrera.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3713
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3775
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3795
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3834
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3863

Azken fandango eta arin-arinean Itziar Mendizabal, eta gerrako umeen senideetako batzuk animatu ziren gurekin dantza egitera.
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3879
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3898

Eibarko familia daukan Basauriko Gerrako umeetako batekin argazkia.
2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3905

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com