Southamptonetik bueltan

2012/05/15
Southamptonetik bueltan

Ekitaldi hunkigarrian parte hartzekoa aukera izan du Kezka dantza taldeak Southampton-en, Ingalaterran. Basque Children of 37'UK elkarteak antolatuta, gerrako umeak Ingalaterrara bidali zituzteneko 75. urteurrena egin da bertan. Ingalaterran bizitzera geratu ziren zenbait ume, eta baita Ingal...

Ekitaldi hunkigarrian parte hartzekoa aukera izan du Kezka dantza taldeak Southampton-en, Ingalaterran. Basque Children of 37'UK elkarteak antolatuta, gerrako umeak Ingalaterrara bidali zituzteneko 75. urteurrena egin da bertan. 2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3161

Ingalaterran bizitzera geratu ziren zenbait ume, eta baita Ingalaterratik berriz ere Euskal Herrira itzuli ziren beste zenbait ume elkartu dira, beren senide, unibertsitate ikertzaile, erakundeetako ordezkari eta lagunekin urteurren berezia egitera. 2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3550

Horiekin izan da Kezka dantza taldea, eta bere musika eta dantzarekin alaitu du eguna Southampton-en. Txistulari bat lagun zutela iritsi ziren Gerrako Umeak Southamptonera, eta han egindako denbora dantza taldea antolatu eta dantzan aritu ziren. Horregatik, txistuaren hotsa entzun orduko piztu egiten dira gaur egun ere laurogei urtetik gorako gizon-emakumeak, eta hunkituta txalotu zituzten Kezkako dantzarien emanaldiak. 2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3570

Royal Balleteko dantzariak

Gerrako ume haietako batek, Pirmin Trekuk, Royal Ballet entzutetsuan bukatu zuren dantzari bikaina baitzen. Orain urte batzuk hil zen Treku, baina Royal Balletean beste euskaldun bat dago gaur egun, Itziar Mendizabal hondarribiarra, eta Southamptonen izan da bera ere, ekitaldi gogoangarrian parte hartzen Kezkako dantzarien ondoan. 2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3792 2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3795

Kalejirak eta emanaldiak

Goizetik hasi dira Kezkaren lanak Southampton-en, ekitaldian parte hartu duten lagunei harrera eginez, txistua, trikitixa eta panderoarekin ongi etorria emanez. Jardunaldiaren irekiera ekitaldian, Southampton-eko udala, Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako enbajadako ordezkarien parte hartzea izan da, baina historialariak eta umeak, beren testigantza eskaini duten umeak izan dira protagonista. 2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3905

Bertan dantza saio laburra eskaini du Kezka, eta arratsaldean berriz emanaldi nagusia eskaini du Southampton-eko Unibertsitateko Lecture aretoan.

2012-05-12_Southampton-Gerrako-Umeak_IZ-IMG-3888Ikusi argazki gehiago hemen: