Dokumentuaren akzioak
Coque-ren margo bat jasoko du Kezka dantza taldeak


Gerratik ihesi Ingalaterrara eramana izan zen umeetako bat izan zen José María Martinez. Cabredon, Nafarroan jaio zen 1926an, eta 1937ko apirilean, beste 4.000 umerekin batera bidali zuten Britainia Handira, eta horietako askok bertan egin behar izan zuten bere bizitza, beren familietatik aldenduta. Guda bukatuta, familiaren berririk ez eta Ingalaterran egin zituen ikasketak.

Artea, margoa eta poesiarako zaletasuna erakutsi zuen gaztetatik, eta 1946an, 20 urte baino ez zituela bere lehen erakusketa egin zuen Notting Hill Gateko Archer Gallery. Profesionalki

2007ko maiatzean, gerrako umeak Britainia Handira bidali zituzteneko 70. urteurrena betetzean, ekitaldi berezi bat ospatu zen Southampton-en, eta bertan izan zen Kezka dantza taldea emanaldia eskaintzen. Ekitaldian, ehunka “gerrako umeren” artean Coque ere izan zen. 2012An 75. urte beteko dira Habana barkuan 4.000 ume exiliatu zirela, eta hori dela eta berriz ere ekitaldiak burutuko dira Southampton-en, eta orain ere BC‘37A UK elkarteak Kezka dantza taldea gonbidatu du ekitaldian parte hartzera.

Jose Maria Martinez Castillo Coque 2009an hil zen, eta bere lau testamentu-betearazaleek, tartean Carmen Kilnerrek eta Nerea Mendikutek, erabaki dute margolanetako


Dohantza ekitaldia, edonori irekia, Portalea Kultur Etxean burutuko da, 3. solairuko dantza gelan, datorren azaroaren 14an, arratsaldeko 20.00etan. Ekitaldian, Carmen Kilnerrek Jose Maria Martinez Coque-ren bizitza eta lana aurkeztuko ditu.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19