Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Souhampton-era, gerrako umeei dantza egitera

Dokumentuaren akzioak

Souhampton-era, gerrako umeei dantza egitera

2007/05/24 11:35

1937an, gerratik ihesi, Euskal Herritik Ingalaterrara bidali zituzten ume asko eta asko. 1937ko maiatzaren 21an, milaka haur sartu zituzten 'Habana' ontzian, eta Santurtziko portutik abiatu zen itsasontzia. Southampton-en lehorreratu ziren umeak eta bizitza berri bat hasi zuten Ingalaterran.

Herria utzita, gurasorik gabe kasu gehienetan, eta anai-arreben babesean zenbaitetan, Ingalaterran egin zuten bizimodua gerrak kanporatu zituen ume haietako gehienek. 70 urte betetzen dira egunotan, eta "gerrako umeen" oroitzapenak inoiz baino biziago daude. Horietako asko bildu eta ekitaldi bat egingo da Southampton-en asteburuan, maiatzaren 26an, larunbatean hain zuzen ere. 

Basque Children of '37 izena daraman elkarteak antolatu du ekitaldia Ingalaterra hegoaldeko herri honetan. Denera, gerratik salbu jartzeko Euskal Herritik atera zituzten 4.000 umeri egingo zaie omenaldia. Ekitaldi horretan parte hartuko dugu Kezkako lau dantzarik.

Besteak beste soka-dantza dantzatuko dugu, eta espero dugu haietakoren batzuk batuko zaizkigula sokara. Irati Kortabitarte, Eneritz Ganboa eta Aiert eta Oier Ibarbia dantzariak, eta Andoni Urbieta eta Eneko Lasuen Elgoibarko Udalaren txistulariak doaz emanaldi honetara.




Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com