Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Kezka dantza eskola ETB1en

2020/11/16

Dantza eskolek beraien jardunarekin jarraitzeko aukera dute oraingoz Euskal Autonomia Erkidegoan eta eskola horietako baten jarduna, Eibarko Kezka dantza eskolarena erakusten du Euskal Telebistako Gaur Egun albistegian agertu den erreportaje honek. Umeez gain helduak ere aritzen dira euskal dantza...

Gehiago irakurri

Dantza gaitezen biharamunik ez balego bezala

2020/11/04

Entsegu bakoitza tarte baterako azkena izan daitekeen sentipenarekin ari gara bizitzen. Baina ari gara. Dantza osasuna dela sinesten badugu, nola utziko diogu dantzatzeari osasunaren izenean? Gakoa neurriak hartzean datzala sinetsita gaude, dantzari eutsi, baina babes neurri guztiak beteta. Dantzan...

Gehiago irakurri

Lökke l―Olatz de Andres: The Big Game [Dantza Coliseoan]

2020/10/25

2020ko urriak 30, ostirala, 20:30etan      Eibar, Coliseo Antzokia      Iraupena 60'      Sarrera: 8€ The Big Game-n, xake-taula bihurtzen da eszena: Londresen 1851 urtean La Inmortal izeneko partida bere edertasunagatik da ezaguna. The Big Game XVI. mendeko xake bizidunak hartzen ...

Gehiago irakurri

Baal Dansa: MiraMiró [Dantza Coliseoan]

2020/10/05

2020ko urriak 10, larunbata, 17:00etan      Eibar, Coliseo Antzokia      Iraupena 45'      Sarrera: 5€ MiraMiró txikienentzako dantza eta bideo animazio ikuskizuna da, Joan Miróren unibertsoan oinarritua. Obra margolariaren lan grafikoaren aukeraketa batean oinarritzen da. Bere k...

Gehiago irakurri

Erakusketa: Kezkaren dantza argazkilarien begiradapean

2020/09/30

Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldearen laguntzarekin, Kezka dantza taldearen argazki-erakusketa izango da ikusgai urrian zehar Deportiboan bertan. Azken hiru urteotan Kezkak egindako dantza-ekitaldietako argazkien hautaketa jaso du erakusketak.  Hamaika begirada Hamaika argazkila...

Gehiago irakurri

San Juan soka-dantza Coliseo antzokitik sarera eskainiko da

2020/06/19

Normalitate berria deitzen den honetan dantza eta festak ez dira lehengo tokira itzuli oraingoz. San Juan egunean Eibarren dantzatu ohi dugun soka-dantza Coliseo antzokian egingo dugu eta Eibarko Udalak bere kanalaren bidez zuzeneko emisioan sareratuko du dantza saioa ekainaren 24an, 20:30ean. Co...

Gehiago irakurri

Igandean keinu txiki bat egingo diogu bertan behera geratutako 2020ko Euskal Jaiari

2020/05/29

Pandemia dela eta 2020ko Euskal Jaia bertan behera geratu bada ere, aurreikusita zegoen datan, maiatzaren 31an, Euskal Jaia egun honetan ospatzekoa zela gogora-arazteko keinu txiki bat egingo dugu. Babes eta segurtasun neurri guztiak errespetatu nahi ditugu eta ez dugu inolako arrisku egoerarik sor...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2020 Arrate-ballen eta Gorostan barrena

2020/01/27

Otsailaren 15ean aterako dira koko-dantzak Eibarren. Arrate-balle eta Gorosta auzoaren zati bat bisitatuko ditugu 2020an. Eibarko Arastosteek keinu berezia egin diote aurten gainera koko-dantzei. Karnabalen programazio iragartzen dituen kartelean koko-dantzarik eta koko-marruak dira protagonista. ...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Gipuzkoako urrezko dominaren ekitaldian

2020/01/21

Pasa den abenduaren 18an egin da Donostian, Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Diputazioaren Jauregian, 2019ko Urrezko Dominaren ekitaldia. Eta azken 15 urteotan bezala, ezpata-dantza izan da omenduei harrera egiten.  Aspegiri, emakume profesional, enpresari eta zuzendarien elkarteari eskaini dio erreko...

Gehiago irakurri

Hasi da Martin Zalakain 2020 bira: Gasteiztik Elgoibarrera gatoz

2020/01/09

Arrakastaz abiatu du 2020 urtea Martin Zalakainek Gasteizen. Harrera bero-beroa eskaini diote gasteiztarrek ikuskizunari eta kultura eta politikaren alorreko hainbat ordezkarik gozatu eta gorapaitu dute emanaldia: Bernardo Atxaga, Mikel Urdangarin, Jozu Zabala "Hertzainak", Pedro Elosegi Arabako Ba...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com