Dokumentuaren akzioak
Ez-ohiko bi urteren ondoren irailaren 8an egingo ditugu Arrateko Dantzak
Pandemiaren ondorioz bi urtetan ez da ohiko festarik izan Arraten eta ezpata-dantza ez-ohiko moduan egin dugu. 2020an bezperetan dantzatu eta bideoz eman genuen eta 2021ean irailaren 8an bi dantzarik egin zuten dantza eta ezpata-dantza osoa kofradiaren egunean eskaini genuen. 2022an gauzak bere onera etorrita ohiko moduan dantzatuko dugu, irailaren 8an, osteguna.
Bailarako gonbidatua
Urteak dira Debabarrenan dantza taldeak elkarrekin ari garela, Jose Inazio Sarasuak irekitako bideari segiz eta aurtengo gonbidatu bereziak ere Deba arroan dihardu dantzan eta dantzaren sustapenean. Elgoibarren bizi den debarra Iera Larrañaga, eta bai Debako Gure Kai eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeetan aritzen dena, taldeen ohiko martxan eta emanaldietan, San Roke eta Errosarioko ezpata-dantzetan zein Argia taldearen Martin Zalakain ikuskizunean ere.
Ordutegia, irailak 8, osteguna
- 11:00etako mezan ezpata-dantza.
- 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
- 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19