Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dugu Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dugu Eibarren

Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dugu Eibarren

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren iragartzeko Marta Prol eta Naiara Sarasketak egindako kartelaren zati bat.

Eibarren dantzaren sustapenean dihardugun elkarte, talde eta eskolak batu gara eta lehen aldiz elkarrekin ospatuko dugu Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta dantza ospatzeko dagoen modu onenean gainera, dantza eginez. Apirilaren 29an ospatzen da urtero mundu osoan Dantzaren Nazioarteko Eguna eta aurten Kaxakoen ekimenez, Eibarko plaza eta kaleak dantzan hartuko ditugu. Hona hemen eguna girotzeko Eibarko Udalaren enkarguz Marta Prolek prestatu duen bideoa "Zer da dantza?" galderari erantzunez.

Ostiral honetan, apirilak 29, Urkizun, Amañan, Errebalen eta Untzagan izango dira dantza ekitaldiak arratsalde osoan zehar. Parte hartuko dugun taldeak: Kaxa, Biraka, Ballet Eibarres, Os Galaicos, NeleDantza eta Kezka dantza taldea. Eibarko Udalaren babesa du ekimenak eta eguna dantzan bukatzeko erromeria eskainiko du Parrapas taldeak.

  • Urkizu, 17:30etatik aurrera: Kaxa, Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Os Galaicos.
  • Amaña, 17:30etatik aurrera: Ballet Eibarres eta Kaxa.
  • Errebal, 18:00etatik aurrera: NeleDantza eta Ballet Eibarres.
  • Untzaga, 18:30etatik aurrera: Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Kaxa.
  • 20:15etan Untzagan erromeria Parrapas taldearekin.

 Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren 2022, Marta Prolek eta Naiara Sarasketak egindako kartela.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibar kartela
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren. Kartelaren egileak: Marta Prol eta Naiara Sarasketa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com