Orain arteko ekarpenak
Baltasar emakumea izan zenekoa
2019/01/04
Azken urteotan izan da polemikarik Errege Magoak emakumeek gorpuztearen inguruan, erabat barneratuta baitago historikoki gizonezkoak izan direla. Baina hori sinesmen okerra da. Historiako momentu batzuetan, Errege Magoak bi gizonezko eta emakume baten bidez irudikatu izan dira. XIV eta XV. mendeeta...
Mutil-dantza baztertzailearekin bukatzeko eskatu dute Baztanen
2018/10/25
Baztandarren Biltzarrean eta Elizondoko bestetan egiten diren mutil-dantza baztertzaileak ez egitea eskatu dute Baztango hainbat taldek eta eragilek. Baztango Talde Feminista, Plazara Dantzara eta Jo ala Jo taldeek deitutako prentsaurrekorako prestatutako testuarekin bat egin dute Baztandarren Bilt...
Emakumeek dantzatu dute Kaxarranka Argentinan lekeitiarren babesarekin
2018/10/22
Lau emakumek dantzatu dute kaxarranka Buenos Aires probintziako (Argentina) Llavallolen. Aitor Alava dantza irakaslearen esanetan , bere dantza ikasle neskek urteak zeramatzaten galdezka ea beraiek noiz dantzatuko zuten Lekeition San Pedro egunean dantzatu ohi den dantza. Hori horrela, irakasleak...
Emakumeak lekua hartzen ari dira Durangaldeko plazetan
2018/10/15
Azken urtetan gizonak bakarrik aritu diren dantzetan edo festetan, emakumeak ere parte hartzen hasi dira Durangaldeko zenbait herritan. Hainbat piezaz osatutako erreportaje zabala egin du gaiaren inguruan Anbotok , Durangaldeko komunikabideak . Badira hemezortzi urte emakumeak danborra jotzen a...
Baztango Udala eta Batzar Nagusia ez dira ados mutil-dantzen aferan
2018/10/05
Baztango Batzar Nagusia mutil-dantzetan emakumeak baztertzearen aurka agertu da; Udalak, berriz, ez du salaketarekin bat egin. Elizondoko elizaren eremuetan egiten diren mutil-dantzen saioetan emakumeei parte hartzea ukatzen zaiela salatuz , Plazara Dantzarak, Baztango talde Feministak eta Jo ala ...
Ball de Diables bat debekatu dute emakumeei parte hartzea ukatzen zaielako
2018/10/04
Kataluniako El Vendrell herriko udalak ez du utziko L’Arboç-eko Ball de Diables-a herrian ateratzen emakumeak taldean onartzen ez dituztelako. Udalak ez ditu gonbidatuko eta herriko gainerako taldeei ere ez zaie utziko gonbidatzen. L’Arboç herriko Ball de Diables taldean emakumeek ezin dute parte h...
Baina ba al dira tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak?
2018/09/21
Aurresku txapelketa bat irabazi duen Katerin Artola dantzaria elkarrizketatu dute Gipuzkoako Hitzan , eta halako batean honako galdera egin dio kazteriak:
"Txapelketa mistoa egiteko, mutilek tradizioz neskenak izan diren dantzak eta neskek tradizioz mutilenak izan direnak egin behar izan dituzue...
Errioxan emakume dantzarien olatua handituz doa
2018/09/18
Uda honetan pil-pilean izan da Errioxako dantzetan emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaida. Cervera de Alhama-ko herriko emakumeak "Gaita" mixtoa aldarrikatzen dute eta hori lortzeko lehen pausoak eman dituzte aurtengoan. Nieva de Cameros herrian, berriz, lortu dute; aurtengoan gizon eta emak...
Adunan emakumeek lehen aldiz dantzatu dute axeri-dantza
2018/09/13
Aurtengo Andra Mari egunean emakumeek eta gizonek osatutako taldea irten da plazara axeri-dantza dantzatzera Adunan. 1974an berreskuratu zuen dantza Andoaingo Lizar Makil dantza taldeak, Adunako David Zabala eta Faustino Sorondoren laguntzari esker; horiek galdu aurretik ezagutu baitzuten dantza. ...
Neska-mutilek osatutako sokak Asteasun eta Bergaran
2018/07/12
San Pedro egunean Asteasun eta San Martzial egunean Bergaran, neskek zein mutilek dantzatu dituzte aurreskuak. Genero bereizketak alde batera utzi eta dantzariak bihurtu nahi izan dira protagonista.
Elizmendiko dantza-soka
San Pedro egunean, ekainaren 29an, asteasuar ugari elkartu dira Eliz...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/14
Halaxe da bai, jaso dugu aipamena argazki oinean. Mila esker!
kattalin - Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz
2015/10/14
Mila esker erantzunagatik eta iradokizunagatik Iker. Pozten naiz gaizikulertua sortu izanaz titularrarekin, horixe zen asmoa! ;-) Gehiegizko zuzentasuna oso aspergarria da. Askoz dibertigarriagoa iruditzen zait [...]