Emakumeak lekua hartzen ari dira Durangaldeko plazetan

2018/10/15
Emakumeak lekua hartzen ari dira Durangaldeko plazetan

Azken urtetan gizonak bakarrik aritu diren dantzetan edo festetan, emakumeak ere parte hartzen hasi dira Durangaldeko zenbait herritan. Hainbat piezaz osatutako erreportaje zabala egin du gaiaren inguruan Anbotok, Durangaldeko komunikabideak. Badira hemezortzi urte emakumeak danborra jotzen ateratzen direla Elorrion eta hamabost urte igaro dira errebonbilloen alardean irtetera animatu zirenetik. Durangaldeko dantzari-dantzetan ere, pixkanaka, emakumeak beren lekua hartzen ari dira. Durangoko jaietan talde parekidea plazaratu zuten Kriskitinek, Txoritxu Alaik eta Tronperrik 2015ean. 2016an, dantzari-dantzan talde parekidea plazaratu zuten Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean Kriskitinek. Iurretarrek ere eman dute pausoa, neskek eta mutilek osatutako dantzari taldeak plazaratu dute. 

Saioa Gomez eta Nekane Guridi, 2003. urtean Errebonbilloetan emakumeek parte hartzeko bidea zabaldu zutenak; Ixone Aroma, Kriskitin dantza taldeko kidea; Iman Aboubik eta Laia Gurrutxaga, Iurretan dantzari-dantza dantzatu duten lehenengo emakumeak eta Mila Royo, Elorrion danborra jotzeari ekin zion lehenengo emakumea elkarrizketatu dituzte Jone Guenetxea eta Aitziber Basauri kazetariek.

Saioa Gomez eta Nekane Guridi: "Hemen inor ez da benetako Errebonbillo. Mozorro bat da, antzerki bat da. Eta hori edozeinek interpretatu dezake"

 

Ixone Aroma: "Gure planteamendua zen zortzi dantzariko taldea ginela, neska zein mutil izan"

 

Iman Aboubik eta Laia Gurrutxaga: "Normaltasunez erakutsi digute eta hala egin dugu Dantzari Dantza"

 

Mila Royo: "Elorrion berdin eutsi zaio tradizioari, eta naturaltasunez gertatu dira aldaketak"

 

Artikulua eta elkarrizketak osorik: